HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
Ttipi, ttapa, ttipi, ttapa... Korrika 13 Azpeitira dator
Badator Korrika 13, badator Azpeitira euskararen al-deko lasterketarik handiena. Mauletik abiatuko da apirilaren 4an, eta 13an bukatuko, Iruñean. Azpeititik ere pasatuko da edizio honetan; hain zuzen ere, apirilaren 6an igaroko da —igandean—. Zestoatik iritsiko da, eta 11:30ean Eskuztan harrera egingo zaio, gero herria batetik bestera zeharkatuko du eta Azkoitirako bidea hartuko, Iruñea aldera.
AEK Azpeitiko Mikelats Euskaltegiko irakasleek eta herritar batzuek hainbat aste egin dituzte dena prestatzen, Korrika Batzordea sortu zutelako horretarako. Olatz Aranguren ibili da batzordeko koordinatzaile lanetan. “Sei bat lagun ari gara lanean. Beraz, egiteko asko eta sei pertsona besterik ez gabiltza”, esan dio Baite aldizkariari. “Dena den, gogoz eta ilusioz hartu dugu egitekoa, eta gauzak aurrera ateratzen ari dira”. 6an da hitzordu nagusia.
Ezaugarriak, datuak...
- AEK-rekin herri bat geroa lantzen da Korrika 13ko leloa.
- Apirilaren 6an Zestoatik etorriko da Korrika 13 Azpeitira. Herriak Lasaon (errepidean) hartuko du lekukoa, eta harrera 11:30ean egingo zaio Eskuzta aurrean, herri
erdigunera sartu aurretik.
- Zortzi kilometroko ibilbidea egingo du Azpeitian Korrikak. Eskuztatik sartuko da herrira eta Madalena, Erdi kalea, plaza, Errebala pasatu eta Loiolarako
bidea hartuko du Azkoitira bidean.
- 24 eragileetako kideek eramango dute lekukoa.
Beraz, kilometroko hiru edo lau eragileren eskutatik pasatuko da.
- Korrika Lagun asko izan dira Azpeitian. Antolatzai-leek harrera ona jaso dute dendariengandik; “asko lagundu dute dendariek
eta diru asko jaso da”.
- Korrikalariaren irudia enpresei eskaini zaie; zortzik erosi dute irudia.
|