Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 28,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  12. zenbakia - 2003ko apirila »  Baitek ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ abian jarri du herrian

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Baitek ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ abian jarri du herrian

‘Bai Euskarari Ziurtagiria’-ren aurkezpen ekitaldia apirilaren 1ean izan zen Azpeitian; Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia etorri zen horren berri ematera

 

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak erronka berri bati heldu dio oraingo honetan, herrian Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatuko duelako; euskararen normalizazioa lortzeko bidean egingo den beste pauso bat. Kontseiluak ematen duen ziurtagiria da eta dagoeneko Euskal Herri-ko 93 herritan martxan dago; oraingoan, Azpeitiko herriak dauka Bai Euskarari Ziurtagiria aurrera eramateko aukera.

Herrian euskaldun kopurua ia %90ekoa da baina euskararen normalizazioa ez dago bermatua. Horrek konpromiso batzuk eskatzen ditu eta hor, herriko dendek, enpresek, tabernek, ikastetxeek eta abarrek paper garrantzitsua daukate. Bai Euskarari Ziurtagiria-k normalizazio osoa bilatzen du, konpromisoa eta inplikazioa eskatuz.

Baite Euskara Elkarteak ahalegin berezia egingo du prozesu hau aurrera eramateko eta iraunkorra izateko. Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria Azpeitian martxan jartzea proposatu zion Baiteri eta elkarteak proposamenari baietza eman zion. Horrela, herriko gizarte eragileengana jo du (enpresa mundua, merkataritza, ikastetxe, kirol talde…) egitasmo horren berri emateko. Beraz, eremu batera soilik mugatu beharrean, ekimena ahalik eta eremu gehienetara zabaldu du. Hori dela eta, Baite azkeneko asteetan herriko 150 gizarte eragilerekin jarri da harremanetan egitasmoaren berri emateko. Euskara el-karteak proposamen bat egin die eragileei erakunde bakoitza euskalduntzeko urratsak egin ditzaten; horrek, jakina, konpromiso batzuk eskatzen ditu. Horrekin batera, aurkezpen ekitaldirako gonbitea egin zitzaien.

Hain zuzen ere, apirilaren 1ean egin zen Bai Euskarari Ziurtagiria-ren aurkezpen ekitaldia —aldizkari honek erredakzioa itxia zeukan ordurako, eta ezin esan zenbat joan ziren—. Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusia etorri zen dena ondo azaltzera.

Beste bilera bat

Lehen bilera egin ondoren, Baitek beste bilera bat egingo du aurkezpen ekitaldira joandako eragileekin. Bigarren bileran eragile bakoitzak konpromiso zehatzak hartuko ditu eta konpromiso horiek epe batean bete beharko ditu. Horren jarraipena eta ebaluazioa Baitek berak egingo du. Erakunde bakoitzak Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko erakutsi, frogatu egin beharko du konpromisoak bete egiten dituela. Hemen, egoera desberdinak egongo dira erakunde bakoitzaren egoeraren eta hartu nahi dituen konpromisoen arabera.

Esan bezala, Baite oraingoz 150 eragilerekin jarri da harremanetan. Baina zerrenda behin-behinekoa da eta ez dago itxita inori. Interesa duen orok dei dezala 943 15 03 58 telefono zenbakira. u

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak