Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  12. zenbakia - 2003ko apirila »  Baitek ‘Bai Euskarari Ziurtagiria’ abian jarri du herrian »  Herriko dendek, enpresek... eskura dezaketen ziurtagiria

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Herriko dendek, enpresek... eskura dezaketen ziurtagiria

 

Hiru ziurtagiriok eskura ditzakete herriko dendek, enpresek, ikastetxeek... Herrian dagoeneko badaude Bai Euskarari Ziurta-giria ikurra duten hamar eragile: Iraurgi Ikastetxea, Kutxa, Eroski, Eroski Bidaiak, GOE, Herri Behi Elkartea, Gurekin Kon- tatu Elkartea, Gipuzkoako Txerrizaleen Elkartea, Gipuzkoako Frisoi Elkartea eta ELE.

Bidean. Eus-kararen normalizaziorako gutxieneko neurriak hartzen eta garatzen ari diren erakundeei zuzendua dago lehen ziurtagiri hau.

Guk zerbitzua euskaraz. Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeei zuzendua. Ondorengo baldintzen arabera frogatu behar dute zerbitzua euskaraz ematen dutela: 1. Erakundeko kideen ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasuna; 2. Erakundearen irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia; 3. Erakundearen kanpo harremanak.

Guk zerbitzua eta lana euskaraz. Zerbitzua euskaraz eskaini eta lan hizkuntzatzat euskara daukaten erakundeei zuzendua dago hirugarren ziurtagiri hau. Bigarren ziurtagiriko hiru baldintzez gain, erakundearen barne harremanak eta funtzionamenduak euskaraz izan behar dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak