Baiteko Ohorezko Bazkide dira jada Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuza
“Gure lana euskarari bizirik eustea izan zen”
Pilar Aizpitarte (ez Arruti, aurreko zenbakian oker jarri genuen bezala) eta Enrike Zurutuza beti izan dira euskararen militante, eta otsailaren 15etik Baite Euskara Elkartearen Ohorezko Bazkide ere badira.
Ekitaldi goxoa eta jendetsua egin zen. Han ziren bien senideak eta lagunak, Patxi Altuna eta Joxe Lizaso Baiteren lehen Ohorezko Bazkideak, ordezkari politikoak, Pilarren taldekide Antxieta Antzerkikoak —tartean Joxe Aranburu; mahaian egon zen—...
Bi omenduek Baiteren oroigarriak jaso ondoren, Zurutuzak hitz egin zuen bien izenean. “Ezusteko handia izan da biontzat, baina ezusteko atsegina, eta hunkigarria”, zioen. Beren garaian euskara “zapaldua” zegoela esan zuen, “oso zaila” zen lan egitea, “eta gure lana ez zen euskara aberastea eta indartzea, bizirik eustea baizik”. Gaur euskara “indartutadago, eta esku onetan”.
|