Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2003 urtea »  9. zenbakia - 2003ko urtarrila »  Hazparnen ikastola berria

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Hazparnen ikastola berria

Azpeitiarekin anaituta dagoen Lapurdiko herrian urtarrilean zabalduko dute eraikin berria, lan asko egin ondoren; gaur egun, 112 ikasle ditu Ezkia Ikastolak

Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) anaituta dauden herriak dira, urtean zehar elkarren berri handirik ez badute ere. Baitek pozteko moduko albiste bat dakarkie orain azpeitiarrei: urtarrilean Hazparnen Ezkia Ikastolaren eraikin berria inauguratuko dute. Maite Erdo-zaintzi zuzendariak adierazi digunez, “ama-eskola 2-6 urte bitarteko haurren eskola bukatua dugu eta urtarrilean martxan izanen da. Lehen Hezkuntzakoa, 6-11 urte bitarteko haurrak hartzen dituena, otsailerako bukatua izatea espero dugu”.

Ikastola 1972an hasi zen, sei haurrekin, parrokiko gela batean. Une honetan 112 haur ditu eta 7,5 lanpostu. “Ikasleen erdiak hazpandarrak dira eta beste erdiak inguruko herrietatik datozenak: Aiherra, Lekorne, Makea, Bastida, Donamartiri, Donaixti...”.

Ikastolaren proiektu berria duela hamar urtetik hona ari da burutzen, baina, batez ere, azken bost-sei urtetik hona landu da. Ikastolan haurrak urtetik urtera ugariago izan dira eta leku arazoei aurre egin behar, gela berriak gehituz. “Prefabrikatu-en bidez moldatu izan gara nolabait, baina behin betiko bide bat hartu behar eta gurasoek lurra erosi zuten. Herriz herri hautetsiekin eta herriko etxeetan ibili gara laguntza eske, baina Frantziako legeak ez du uzten eraikuntza pribatuentzat diru publikorik ematen. Dena den, ikastetxe berria ia burutua dugu”.

Azpeitiko herriak Hazparnekoarekin harremanak 1984. urte inguruan hasi zituen. Handik laster Karmelo Etxegarai Ikastolak ere hasi zituen Hazparneko ikastolarekin harremanak. Orain dela lau-bost urte haiek berriro hasi zituzten harremanak, Ikasberri Ikastolarekin, Erdozaintzi zuzendariak esan digunez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak