Hizkuntza, euskara eta ideologiaz
Ińigo Aranbarri idazleak hitzei eta esateko erei punta atera zien Baitek antolaturiko hitzaldian
Baite Euskara Elkarteak antolaturik
—feria egunean, ohi bezala—, 25 lagun bildu ziren Azpeitiko Aitonenan Ińigo Aranbarri idazlearen hitzaldia entzuteko. Hizkuntza, euskara eta ideologia izan zuen gaia. Hona pasarte batzuk:
“Euskaldunon artean eta aurreko mende hasieran Aranak eta bere jarraitzaileek euskararekin egin zutena ere argigarria da. Helburua gazteleraren antzik ez zuten hitzak asmatzea zen nonbait baina euskaldunek ulertzen ez zuten hizkuntza asmatu zuten. Gaur egun ere adibide ugari dira. Su-etenaren garaian ETA ‘erakunde armatua’ zen. Pixka bat lehenago ‘talde terrorista’ izan zena eta su-etena hautsi ondoren berriro izan den bezala. Lizarra-Garazi garaian ‘eskenatokia’ hitza ugari erabili izan da. Elkarri-k asmatu zuen ‘gaitzetsi’ esan beharrean ‘ezetsi’ esatea, arrakasta gehiegirik izan ez arren. Otegik eta baita Ibarretxek berak ere ‘argazkia’ erabiltzen dute, baina horrekin komunikabideetan hurrengo egunean aterako den irudiaz ari dira. Konstituzionalistek ‘gu demokratok’ esango dute; argi dute beraiek direla demokratak, ez beste inor”.
“Galduta ditugu behera eta gorako erreferentziak. Lehen ibaiaren arabera ‘behera’ zen eta ‘gora’ haren aurka. Gaur ‘behea’ eta ‘goia’ maparen arabera dira; Ma-drilera ‘bajatu’ egiten gara”.
“Beste gauza bitxia: Nafar Gobernuari eskatzen diogu Espainiako monarkiaren arrastoak ezaba ditzan eta noiz eskatu behar diogu gauza bera Realari? Nafarroak kendu ditu bere armarritik, eta Realak noiz? Eraikitzen ari garen euskal ereduari harrika egin beharrean gaude behin baino gehiagotan. Iparraldeko kirolariak Iparraldekoak dira soilik; hemengoak, ordea, herri, auzo eta guzti. Didier Deschamps Iparraldeko jokalaria da; Urzaiz nafarra, Olano Anoetakoa eta Unanue Ańorgakoa. Ez dugu maleziaz egiten, oso jatorrak gara, baina hala egiten dugu”.
“Egia ez izan arren eta hori badaki berak, Ibarretxek ‘euskaldun guztion lehendakari’ dela esaten du. Nafarrak, lapurtarrak, zuberotarrak zer? ‘Euskadi’ hitza nahiko erabakia dago Euskal Autonomi Erkidegoa dela baina ‘Euskal Herria’ hitzarekin aberiak egiten ditugu oraindik... Eta Jauregui sozialista da eta Jauregi Udalbiltzakoa. Abertzalea bada euskal grafiaz eta bestela erdal grafiaz”.
“Hizkuntzarekiko filtro honetan eskertzekoa da Antton Olariagak umore ez diglosikoa eginez eta Egunkaria-k estilo liburuaren bidez egiten diguten lana. Kultur Ko-munitatea garela onartzen bada zenbait jokabide ez doaz bide beretik. ETB2 batez ere baina baita ETB1eko zenbait jokabide ere ez dagozkio Komunitate horri. Euskal-dunon ikuspegitik oso urruti dabiltza”.
|