HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
|
 |
|
|
 |
ORRI HAU...
|
 |
|
|
 |
|
|
baite euskara elkartearen balorazioa EBPN-ri buruz
Urtebete igaro eta (euskararen) urak bere bidean...
Dagoeneko urtebete pasatu da udalak EBPN “martxan” jarri zuenetik, baina osatu al dira aholku batzordeak? Zenbat diru dago?... Udalak arlo bakar bati heldu dio
Dagoeneko urtebete pasatu da Azpeitiko Udalak, euskara normalizatzeko asmoz, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) aurkeztu zuenetik. Abenduaren 2an izan zen ekitaldia, udaletxean, eta oihartzun handia izan zuen, eta udalak orain berriro esan duenez, azpeitiarren oso babes handia eduki zuen, “712” eragile izan zirelako planaren aldeko sinadura eman zutenak eta “milaka” herritarrak. Hain zuzen, Azpeitia izan zen EBPN herrietan “martxan” jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko aurreneko herria.
1Urtebete eta gero,
ia informaziorik ez. Esan bezala, urtebete pasatu da geroztik, baina Baite Euska-ra Elkarteak behintzat ez daki planak noizko hartuko duen Azpeitia osoa, zer lehentasun markatu diren, nola, dirua lortu den edo ez, zenbat langile ari diren, udalak proposaturiko aholku batzordeak osatu diren edo ez, zeinek osatuko lituzketen, sinadura emateaz gain zenbat eragile inplikatu diren benetan, herriko beste erakundeekin bilerarik egin den… Baitek ez daki ezer kontu horiei buruz. Izan ere, EBPN martxan jarri aurretik bilerak bat baino gehiago izan baziren, EBPN aurkeztu eta gero udalak bilera bakarra egin du Azpeitiko euskalgintzaren elkarte honekin. Eta jakin dugunez, planaren alde sinatu zuten beste ia eragile denekin udalak ez du ezta bilera bakar bat bera ere egin, eta informaziorik ere ez die pasatu. Dakigun gauza bakarra da udalak orain herriko esparru bakar bati helduko diola —merkataritzaren plan bati—, eta arlo hori lehendik ere lantzen ari zela.
Jada urtebete pasatu da, eta hori guztia ez zaigu hori oso jokabide egokia eta serioa iruditzen.
2Gure proposamena, indarrik gabe.
Baitek ere eman zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren aldeko sinadura lehengo urteko abenduaren 2an. Zeren eta orduan argitaratutako idatzian genionez, “Azpeitian euskararen normalizazioa lortzea da Baiteren helburu nagusia, planarena bezala” eta “sinadura lehen urrats sinboliko moduan” ikusten genuen, ondoren etortzea espero genuen “beste hainbat pausoren aitzindari”.
Baina Baitek baldintza batzuk jarrita eman zuen aldeko sinadura. Izan ere, ez zitzaigun —eta ez zaigu— iruditzen Bai-te herriko beste edozein eragile bezalakoa denik, elkarte honetako erakundeek euskararekin egiten dutelako lan, eta egunero euskararen alde ari direlako. Horrela, zera zioen gure idatzi hark: “Oso garrantzitsua da era honetako plan bat aurrera atera nahi duen herriak euskara elkarte sendo bat izatea. Lana duintasunez egingo duena, eta bere alorrean erreferentziala izateko sortu dena. Horretarako ardurak, errekonozimendu maila bat eta ezinbesteko azpiegiturak behar dira eskura”.
Baiteren asmoa, 2001. urtean sortu zenetik bertatik, besteak beste “udalarekin adostasuna bilatzea eta aurkitzea” izan da, eta, zentzu horretan, udalari honako proposamena egin genion iazko abenduko ekitaldia zela eta:
“Ondorengoak dira Baite Eus-kara Elkarteak Euskara Bizibe-rritzeko Plan Nagusia dela-eta Azpeitiko Udalari egiten dion eskaintza bi
erakundeen arteko lankidetza baterako:
- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Azpeitian planifikatzeko eta garatzeko garaian, Baite Euskara Elkarteak herriko esparru baten ardura hartuko du, udalarekin batera esparru hori landu dezan. Horretarako Baitek euskara teknikari bat kontratatuko du, udalaren diruarekin.
- Baiteren euskara teknikari horrek harreman estua eta iraunkorra izango du EBPNko euskara teknikari nagusiarekin, plan osoaren informazioa izan dezan eta jarraipena egin dezan.
- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren jarraipena egiteko, Euskara Batzordea sortuko da, egitasmoaren organigrama barruan eta Azpeitiko Euskara Patronatoaren lagungarri. Hain-bat esparrutan garatzen ari diren ekintzak koordinatzeko izango da Euskara Batzorde hori, eta bertan, euskara teknikari nagusiaz gain, Baite Eus-kara Elkarteak ere parte hartuko du, baita gizarteko erakunde eta elkarte garrantzitsu eta erreferentzial zenbaitek ere.
Baite Euskara Elkarteak parte hartuko du Azpeitiko Eus-kara Patronatoan [Patronatoan gaur egun udaleko alderdi politikoak, Udal Euskaltegiko langileen ordezkaria, udal euskara teknikaria, Udal Euskaltegi-ko zuzendaria eta HABEko ordezkaria daude]”.
Proposamen hori malgua zen, onartzeko modukoa, ez zuen EBPN oinarrian ezbaian jartzen, baina urtebete pasatu da harrezkero, eta aurrerapausorik emateko biderik ez dugu jaso. Beraz, une puntual hartan egindako proposamen hura indarrik gabe geratu da Baiteren-tzat.
3Baitek bere lanean
segituko du. Baitek bere lanarekin aurrera segituko du, lan egiteko eta gauzak planteatzeko filosofia zabalarekin. Horrela, eskuak zabalik ditugu Azpeitian euskararen normalizazioari dagokion planak eta proposamenak aztertzeko. Uste dugu oso garrantzitsua dela herriko euskalgintzak ere parte hartzea edozein planetan, baita herriko beste erakundeek, taldeek eta abarrek ere, udalarekin batera jakina. Euskararen arloan, denok gara beharrezkoak.
Eskaera
udalari,
eragileei eta herritarrei Gure herriarentzat ere oso tresna beharrezkoa izango da euskararen normalizazioa lortzeko plan estrategikoa. Baina normalizazioa lortzeko ez dugu plan estrategikoaren zain egon beharrik. Izan ere, hori gabe ere eman daitezke pausoak: norbanakoek beren kontura aurrera egin dezakete, herriko komertzioek, taldeek… ere bai, eta baita udalak ere. Guztiak pausoak ematera animatzen ditugu, eta udalari berak orain arte onartuta dituen udal neurriak bete ditzala eskatuko diogu formalki.
|