Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2002 urtea »  8. zenbakia - 2002ko abendua »  Abizen euskaldunak euskaraz jartzeko zerbitzua martxan

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Abizen euskaldunak euskaraz jartzeko zerbitzua martxan

Echeverrķa ala Etxeberria? Aguirre ala Agirre? Arocena ala Arozena?... Abizena euskal grafiaz ipini nahi duenak, Baiteren egoitzara etorri besterik ez du

Azpeitian oraindik ere badira makina bat herritar beren abizenak erdal grafiaz dituztenak. Hala nola, Aguirre, Arregui, Arocena, Echeverrķa, Echave, Oyarzabal, Arteche, Corta, Eguiguren...; alegia, beren abizena gaizki dutenak, aipatutako abizen horiek (eta beste asko) euskaldunak direlako eta euskaraz idatzita beharko luketelako. Euskal abizenak nola idatzi behar diren ikusteko, besteak beste Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratua duten Euskal Deituren Izendegia ikusi besterik ez dago. Azpeitian, ordea, ez zaio orain arte kasu handirik egin kontu honi.

Herrian egin izan dira saio batzuk abizen euskaldunak euskaraz jartzeko, eta Baitek orain beste bat egingo du. Serio hartu du gaia, horretarako zerbitzua jarri berri duelako.

Abizenak euskaraz jartzeko segitu beharreko pausoak

1Etorri Baiteren egoitzara. Abizena euskal grafiaz jarri nahi duena etor dadila Julian Elorza Hiribidea 4, 2.era (astegunetan, 16:00-20:00). Ekarri nortasun agiriaren fotokopia bat (NAN).

2Zer abizen. Behin Baiteren egoitzara etorritakoan, esan zer abizen nahi den euskal grafiaz jartzea.

3Jaiotze agiria. Baite arduratuko da eskaera egiten duenaren jaiotze agiria epaitegian lortzeaz.

4Errolda agiria. Baitek lortuko du eskatzailearen errolda agiria udaletxean. Adin txikikoen kasuan, aurreko biez gain, gurasoen errolda agiriak eta NANen fotokopiak ere behar dira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak