Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2002 urtea »  8. zenbakia - 2002ko abendua »  Gazteria arloan sakonduz

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Gazteria arloan sakonduz

Baitek esparru garrantzitsu horri helduko dio, eta lau ekimen antolatu ditu; udalarekin akordioa lortu du

 

Etorkizuna gazteena denez, euskararentzat adin garai erabakigarria da gazteriarena. Eta hori dela arrazoi, Baite Euskara Elkarteak gaztetxoen arloa jorratzeari ekin dio. Horrela, lau ekimen antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako (ikusi aldameneko zutabea).

Abenduan bertan hasiko da lanean, herriko hiru ikastetxeetan gazte hizkerari buruzko hitzaldiekin (hilaren 17an), Kike Amonarrizek emanda. Euskaraz jolas ikastaroarekin ere hasiko da hil honetan; bi talde osatuta daude.

Gazteria arloa lantzea euskararentzat eta bi erakundeentzat “onuragarria dela ikusirik”, Baitek eta Azpeitiko Udalak lankidetzako akordioa lortu dute eta hitzarmena sinatzekotan dira. Euskara Elkartea arduratuko da antolaketa osoa prestatzeaz, jasoleei informazioa ezagutarazteaz, diru kiru kontuak kudeatzeaz eta abar. Udalak, berriz, 2.276 euroko diru laguntza emango du (378.000 pezeta).

Lau ekimenak

**1’Gazte hizkera’ hitzaldiak**.Kike Amonarrizek emanda (ikusi 8. orrialdea). 16-18 urte artekoentzat. Azpeitiko hiru ikastetxeetan hitzaldi bana. Abenduaren 17an.

**2’Euskaraz jolas’ ikastaroa**. Azpeitiko Udal Euskara Patronatuaren eskutik. Begirale, hezitzaile, irakasle, guraso eta interesatu guztientzat. Zapo Txoko aretoan. Abenduan hasita. Doan.

3Txotxongilo emanaldia. ‘Bakartxoren Zapatilak’. Joseba Ramirez. Hamabi urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat. Soreasu zinema aretoan. Urtarrilean.Doan.

4Ipuin kontaketa ikastaroa. Azpeitiko Udal Euskara Patronatuaren eskutik. Begirale, hezitzaile, guraso eta interesatu denentzat. Zapo Txoko aretoan. Martxoan. Doan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak