Gazteria arloan sakonduz
Baitek esparru garrantzitsu horri
helduko dio, eta lau ekimen antolatu ditu; udalarekin akordioa lortu du
Etorkizuna gazteena denez, euskararentzat adin garai erabakigarria da gazteriarena. Eta hori dela arrazoi, Baite Euskara Elkarteak gaztetxoen arloa jorratzeari ekin dio. Horrela, lau ekimen antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako (ikusi aldameneko zutabea).
Abenduan bertan hasiko da lanean, herriko hiru ikastetxeetan gazte hizkerari buruzko hitzaldiekin (hilaren 17an), Kike Amonarrizek emanda. Euskaraz jolas ikastaroarekin ere hasiko da hil honetan; bi talde osatuta daude.
Gazteria arloa lantzea euskararentzat eta bi erakundeentzat “onuragarria dela ikusirik”, Baitek eta Azpeitiko Udalak lankidetzako akordioa lortu dute eta hitzarmena sinatzekotan dira. Euskara Elkartea arduratuko da antolaketa osoa prestatzeaz, jasoleei informazioa ezagutarazteaz, diru kiru kontuak kudeatzeaz eta abar. Udalak, berriz, 2.276 euroko diru laguntza emango du (378.000 pezeta).
Lau ekimenak
**1’Gazte hizkera’ hitzaldiak**.Kike Amonarrizek
emanda (ikusi 8. orrialdea). 16-18 urte artekoentzat. Azpeitiko hiru ikastetxeetan hitzaldi bana. Abenduaren 17an.
**2’Euskaraz jolas’ ikastaroa**. Azpeitiko Udal Euskara Patronatuaren eskutik. Begirale, hezitzaile, irakasle, guraso eta interesatu guztientzat. Zapo Txoko aretoan. Abenduan hasita. Doan.
3Txotxongilo emanaldia. ‘Bakartxoren Zapatilak’. Joseba Ramirez. Hamabi urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat. Soreasu zinema aretoan. Urtarrilean.Doan.
4Ipuin kontaketa ikastaroa. Azpeitiko Udal Euskara Patronatuaren eskutik. Begirale, hezitzaile, guraso eta interesatu denentzat.
Zapo Txoko aretoan. Martxoan. Doan.
|