Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 23,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2002 urtea »  8. zenbakia - 2002ko abendua »  Baitek beste pauso batzuk emango ditu euskararen alde

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Baitek beste pauso batzuk emango ditu euskararen alde

Kontzientziazioarekin eta aldizkariarekin segitzeaz gain, euskararen normalizaziorako zenbait ekimen eramango ditu aurrera

 

Baite ez da gelditzen. Apirilean elkarteko bazkideen batzarrean norabide berri bati heltzea erabaki zuenetik, ekimen ugarirekin ibili da, eta hurrengo hilabeteetarako ere baditu beste batzuk, azaroaren 30ean zuzendaritza batzordeak azaldu zuenez (hurrengo lau orrialdeetan daude azalduta ekimenak). “Azpeitian euskara eta euskaltzaletasuna bultzatzeko, eta herrian euskaraz bizi ahal izateko lan egiteko sortu zen Baite. Bazkideen batzar hartan kontzientziazioari eta komunikazioari heldu genien, baina geroztik, jorratzeko arlo berriak sortu dira: euskararen normalizazio aldetik egin daitekeena eta gazteria arloa”.

Azpeitiko Udalak iazko abenduaren 2an “martxan” jarri zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari buruzko balorazio kritikoa ere egin du elkarteak (4-5. orrialdeetan).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak