Baitek beste pauso batzuk emango ditu euskararen alde
Kontzientziazioarekin eta aldizkariarekin segitzeaz gain, euskararen normalizaziorako zenbait ekimen eramango ditu aurrera
Baite ez da gelditzen. Apirilean elkarteko bazkideen batzarrean norabide berri bati heltzea erabaki zuenetik, ekimen ugarirekin ibili da, eta hurrengo hilabeteetarako ere baditu beste batzuk, azaroaren 30ean zuzendaritza batzordeak azaldu zuenez (hurrengo lau orrialdeetan daude azalduta ekimenak). “Azpeitian euskara eta euskaltzaletasuna bultzatzeko, eta herrian euskaraz bizi ahal izateko lan egiteko sortu zen Baite. Bazkideen batzar hartan kontzientziazioari eta komunikazioari heldu genien, baina geroztik, jorratzeko arlo berriak sortu dira: euskararen normalizazio aldetik egin daitekeena eta gazteria arloa”.
Azpeitiko Udalak iazko abenduaren 2an “martxan” jarri zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari buruzko balorazio kritikoa ere egin du elkarteak (4-5. orrialdeetan).
|