Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2002 urtea »  5. zenbakia - 2002ko abuztua »  ‘Amona’rriz-eta ‘Antton’enan...

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Euskararekin ere jolas egin daitekeela erakutsi du bikote umoretsuak Baiteren hitzaldian.

‘Amona’rriz-eta ‘Antton’enan...

'Euskaraz dibertitzeko manerak ba al daude?' Jakina baietz, eta, bestela, uztailaren 17an Baite Euskara Elkarteak antolatuta, Kike Amonarriz soziolinguistak eta Antton Olariaga marrazkilariak Aitonenan eman zuten hitzaldia entzun besterik ez zegoen, esate baterako. Emanaldi umoretsua izan zen. Bikain moldatu ziren, beraz, 'Amonarriz'-eta 'Antton'enan... Hitzaldia bisuala edota grafikoa izan zen batik bat, keinuz eta zenbait euskarriz baliatutakoa, baina, ororen gainetik, hitzarekin jolas egin zuten biek ala biek. Horratx zenbait ale:

 

Euskal Herrian izen bitxi asko daudela aipatu zuen Antton Olariagak. “Donos-tian bada Basoerdi parkea; alkoholismoan zer egiten duen... Iruñean, berriz, Paret pintorea parkea dago, baina grafiti erdi bat ere ez dago! Andoñi Egaña bertsolariaren alabak, berriz, nola izena du? Saioa. Eta Iruñean bada San Nicolas elizaren aurrean denda bat, Zulate-gui izenekoa, eta kuleroak saltzen dituzte...”.

(...) Atzerriko giza-semeen izenekin ere jolas egin daitekeela erakutsi zuen Ola-riagak. “Neska bat Iruñera joan zen, UEU ikastaroetara, eta ligatzeko egundoko gogoa zeukan. Hala, bikote bat ligatu zuen, baina egonezin handia sartu zitzaion, baten bat aukeratu behar zuelako eta ohartu zelako mutil batek Ken izena zuela eta besteak Harry; Ken, Harry, Ken, Harry...”. Hala, neska hark biak baztertu zituen eta erabaki zuen ikastaroan zentratzea, baina beste mutil amerikar bat ezagutu zuen, “baina mutila beti berandu iristen zen hitzorduetara, beti berandu, beti komunean zelako, eta halako batean mutilari izena galdetu zion eta mutilak: ‘Oh, yes, Larry’...”.

Amonarriz, berriz, masturbazioaz hitz eginez ibili zen gustura. “Behin Barakal-don izan ginen eta hango euskaldunberriek ez zekiten kanpaia jo zer den, inoiz entzun ez dutelako; beraz, nola jakingo dute zer den inoiz entzun ez badute?... Kontua da guk badakigula, kanpaia jo entzun eta segituan ikusten dugulako irudia: gizonezkoa, soka luzea, dilin-dalan... Bai?”. Euskaldunberriek ez ezik, gazte askok ere apenas ezagutzen omen dituzte halako esamoldeak, baina euren mintzaira berria asmatzen ari direla zioen Amonarrizek. “Institutuetan ere aritzen gara hitzaldiak ematen, eta gazte batzuek kanpaia jo-tzeari partxisean aritu deitzen diote, edo Santageda kantatu; erritmoak ez dira berdinak baina... Nesken zera horri, berriz, xagua klikatu edota panderoa jo. Bisuala, eh!”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak