Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Dokumentazioa »  Azpeitiko euskalgintzaren euskara aldizkaria »  2002 urtea »  3. zenbakia - 2002ko ekaina »  Baitek hitzaldi sorta batekin ekin dio kontzientziazioari

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Baitek hitzaldi sorta batekin ekin dio kontzientziazioari

Uda aurretik bi hitzaldi antolatu ditu elkarteak, eta uda ondoren beste hainbat izango dira; beste ekimen batzuk ere bai

ORAIN DELA hilabete bazkideen lehen batzarrean erabaki bezala, Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak kontzientziazio kanpainari ekitea erabaki du, komunikazioa lantzearekin batera —harrezkero atera den bigarren zenbakia da hau—, eta, hala, uda aurretik bi hitzaldi antolatu ditu. Bat aste honetan bertan izan da, asteazkenean, eta Juan Carlos Etxegoien Xamar aritu zen hizketan. Bigarrengo hitzaldia Kike Amonarrizek eta Antton Olariagak eskainiko dute, uztailaren 17an.

Baiteren ustez, garrantzitsua da Azpeitian euskararekiko kontzientzia sortzen edota zabaltzen joatea, herria euskalduna izan arren, euskararekiko atxikimendua ez baita oso handia, hitz egiterakoan salbu.

Elkartea iazko otsailean sortu zenean, bere helburuen artean jarri zituen, besteak beste, "herrian euskara eta euskaltzaletasuna bultzatzea", "herrian euskaraz bizi ahal izateko lan egitea", "herrian euskarazko kultur espresioak antolatzea eta bultzatzea" eta "euskararekiko dugun jarreraz hausnarketa autokritikoa bideratzea". Azpeitian euskalgintzako erakunde bakoitzak orain arte bere kasa jardun du, eta, beraz, ez da modu koordinatuan eta bateratuan lan egin ildo horretan. Horregatik sortu zen Baite, eta aurretik aipaturiko helburu haien bidean antolatu du kontzientziazio kanpaina hau.

Uda ondoren ere bai

Ekimenek uda ostean ere jarraituko dute. Baitek dagoeneko zerrenda egina dauka, eta oraindik egunak eta tokiak zehazteke dauden arren, litekeena da Iņigo Aranbarri idazlea bere azken liburuaz mintzatzea (Hitzak eta giltzak); euskara eta ideologiaz ariko da. Koldo Zuazo euskaltzaina ere etorriko da euskalkiez hitz egitera.

Haurrei eta gaztetxoei begirako ekitaldirik edo ekimenik ere antolatuko du Baitek. Batetik, Johanes, Bargotako aztia ikuskizuna antolatuko da, euskal mitologiaren ingurukoa hain zuzen. Eta begiraleekin Euskaraz jolas programa hitzartu nahi da, haiek gero gaztetxoekin praktika dezaten, gaztetxoek jolasak euskaraz egin ditzaten, abestiak euskaraz kantatu...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak