Baiteren batzarreko erabakiak
BARNE EGITURA
Organigrama berria: Bazkideen batzarra izango da organu gorena, eta urtean behin bilduko da. Azpitik izango du zuzendaritza (aldian behin bilduko da), eta honen azpitik talde eragilea egongo da (asteroko martxa edukiko du).
Zuzendaritzako kideak: Honakoek osatuko dute: euskalgintzako elkarteek, bi gizarte eragilek eta bi bazkide norbanakok. Bakoitzak boto bana edukiko du.
Talde eragilea osatzeko deia: Orain arte behin-behineko talde eragilea aritu da Baiten lanean, eta elkarteak erabaki du talde eragile finkoa osatzeko deia egitea euskaltzale guztiei. Nahi duen orok maiatzaren 7an 20:00etan Baiteren bilerara azaldu baino ez du (Uztarriaren egoitzara: Julian Elorza 4, 2. ezkerra).
BAZKIDETZA
Hiru bazkide mota: Elkarteak hemendik aurrera hiru bazkide mota izango ditu: norbanakoak, bazkide laguntzaileak (enpresak, elkarteak...) eta euskalgintzako bazkideak (elkarteak, ikastetxeak...). Hirurek bazkideen urteko batzarrean parte hartzeko eskubidea dute; norbanakoek eta bazkide laguntzaileek boto bana izango dute batzar horretan, eta euskalgintzako bazkideek hiruna boto.
Zozketarekin segitu: Bazkideen artean hamabostean behin zozketa egiteari ekin zion Baitek duela pare bat hilabete, eta horretan segituko du. Herriko erakunde, elkarte, saltoki eta euskaltzale batzuk prest azaldu dira kolaboratzeko, eta dirua edo beren produkturen bat eskaintzen dute. Hauek dira laguntzaileak: Sarea Informatika, Otamendi Erloju eta Bitxidenda, Eklipse Kulturdenda, Santi Lazkano Kirolak, Zintzilik Markotegia, Agirre Oparidenda, Natura Belardenda, Udal Kultura, Festa eta Kirola batzordeak, Kiņu Bideoak, Kaito Telebista, Uz-tarria Kultur Koordinadora eta Mikel Aranburu Realeko futbolaria.
PLANGINTZA
Kontzientziazioa: Herritarrongan "euskararenganako giroa indartu beharra dago" Baiteren ustez, "gure baitan dugun kontzientzia hozten ari zaigun ustea du-gulako; hots, euskarari egiten zaizkion irainek ez dutela geuregan erantzunik sortzen eta euskaldun bezala ditugun eskubideak ez ditugula exijitzen; fakturak, etxeko publizitatea, abisuak eta grafia gazteleraz ditugu, mediku erdaldunak...". Baitek dio kontzientzia piztu egin behar dela, eta zenbait ekintza prestatuko ditu: "Hitzaldiak, aldizkaria, euskararen aldeko eta aurkako jokabideen salaketa, gazteekin ekitaldiak, euskarazko komunikabideen aldeko lana...".
Aldizkaria hilero: Hemendik aurrera Baitek bere aldizkaria hilero ateratzeko asmoa du. Uztarria Kultur Koordinado-rak, Baiteko kide den aldetik, lagundu egingo du: batetik, aldizkaria bera egiteko orduan (ordenagailua, argazkiak, maketazioa...), eta, bestetik, banaketako orduan (Baiteko aldizkaria Uztarria herri aldizkariaren barruan joango da, eta, be-raz, 1.800 ale banatuko dira Uztarriako bazkideen eta harpideen artean; Uztarrian ez bazkide ez harpide ez den Bai-teko bazkideari ere helduko zaio alea; beste 200 bat ale tabernatan eta ikastetxeetan banatuko dira). Aldizkariak lau orrialdekoa izaten segituko du, kolore batekoa, eta euskarari buruzko informazioa baino ez da sartuko.
AURREKONTUA
Oraingoz, bost mila eurokoa: Baitek urte honetarako bost mila euroko aurrekontua dauka, baina kopuru hori handitu egin daiteke langile bat kontratatzea eta inbertsioak (ordenadora...) egitea erabakiko balitz.
|