Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Azalpena

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Euskara, hizkuntza eskubideak: azalpena

Zergatik orain Hizkuntza Eskubideen gaineko atala? Zer lortu nahi dugu honekin?

Euskal Herrian bizi gara, euskararen herrian, baina Euskal Herrian euskara ez dago normalizatuta, eta, gainera, euskaldunon eskubideak urratu egiten dira maiz, ez dira errespetatzen, hizkuntza eskubideei buruzko kontzientzia falta dago...

Baita Azpeitian bertan ere, nahiz eta euskaraz dakigunak biztanleriaren %87 garen. Bada garaia horren guztiaren berri emateko. Horregatik Uztarriaren atal berri hau.

Baina bada euskara bere esparruan, bere bizimoduan erabiltzen duenik ere, ahalegin handia egiten duenik, eta horren berri ere eman nahi dugu hemen.

Atalak lau eduki mota ditu:

  • Gora (gezia gora). Euskara egoki tratatzen duten ekimenak goraipatzen dituztenak (erakusleihoa egoki, publizitatea euskaraz eta maila txukunean...).
  • Behera (gezia behera). Euskara errespetatzen ez dutenak (euskaraz hartzen ez gaituen administrazioa, mediku erdaldunak, euskara eskasean idatzitako kartelak...).
  • Iruzkina. Euskararen inguruko aipamen txiki bat, inolako gezirik gabe.
  • Galdera ikurra. Euskararen inguruko galdera bat.

Edozeinek idatz dezake atal honetan ere, eta Uztarriak jendearen parte-hartzea lortu nahi du. Aski da horretarako formulario sinple hau betetzea testuarekin. Eta komeni da artikulu bakoitza motza izatea (pare bat pasarte gehienez; inork luzeagoa eta landua badu, idatzi Iritzia bezala uztarria.com/albisteak atalean).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak