Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 10,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Aitor Arana galdutako euskalkiak ikertzen

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Itzuli euskara orrira

Aitor Arana galdutako euskalkiak ikertzen

uztarria |  2008/02/25  16:23

Aitor Arana idazle, itzultzaile eta ikertzaileak hiru liburu berri aurkeztu ditu Nafarroako euskalki galduei buruz. Bertan, Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen ditu. Hiria argitaletxeaarekin, "Lingua Navarrorum" bilduma osatzen duten 24 liburutatik, 11 kaleratu ditu jada.

"Iruņeko euskara gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa zen. Askotan entzuten diegu Nafarroako agintariei euskara batua kanpoko gauza dela, artifizialkeria, Gipuzkoatik ekarria. Eta ez, euskara batua oso ondo egina dago. Erdiguneko hizkerak erabiliz sortu zen eta erdigunean dago bete betean Nafarroa Garaia" dio idazleak.

"Euskara galdu duten ibar hauetan, gero eta euskaldun berri gehiago dago, eta, ondorioz, gero eta jende gehiago dago bertako euskara, bere euskara nolakoa zen jakin nahi duena. Horientzat ari gara liburu hauek argitaratzen" esan du Aranak.

 

 

 

 

Erantzun artikulu honi

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak