Indar erraldoi hura
EnekoitzEsnaola |
2008/02/22
11:03
Gaur (otsailak 22) leitu dut Berria-n: "Serbiako zoko guztietatik joandako 150.000 herritarrek manifestazioa egin dute Belgraden Kosovoren independentziaren kontra".
Gaur bost urte Donostian manifestazio handi bat izan zen, Egunkaria-ren itxieraren kontra (bideoa). 100.000 lagun bildu ginen (argazkian, manifestazioko irudi bat).
Hamar milioi lagun bizi dira Serbian, eta Kosovo handik bereiztu dela-eta protesta egiteko 150.000 lagun elkartu ziren atzo. Hiru milioi lagun bizi gara Euskal Herrian (horietatik 700.000-edo gara euskaldunak), eta euskarazko egunkariaren itxieraren kontra egiteko 100.000 lagun bildu ginen gaur bost urte.
Ez dakit benetan ohartzen garen zer garrantzi izan zuen Donostiako mobilizazio hark.
Dena dela, Kike Amonarrizek herenegun Andoaingo ekitaldian duela bost urte zioena berriro ekarri zuen gogoratu: "Jakingo al dugu sortu den indar erraldoi hau mantentzen?".
Jakin al dugu? Azpeitian bai?
|