Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko uztailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Korrikakeriak

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Itzuli euskara orrira

Korrikakeriak

EnekoitzEsnaola |  2007/04/2  18:15

  • Iruñean nago eta iristear da Korrika Gaztelu Plazara, Gaiarre Antzokia dagoen pare horretatik. Erdi-erdian errepidean, auto asko eta autobusa, bestaldera pasatu nahian. Enbarazu egingo diote Korrikari. Ez dago udaltzainik. Euskaltzaleak autobusaren aurrean jarri dira, honek aurrera egin ez dezan; gidaria, muturtuta. Udaltzain denak Korrikan lasterka ibiliko dira, Barcina ere bai...
  • Xabier Amuriza ari da Korrikaren mezua irakurtzen, alabarekin batera. Amuriza oholtza batean hain gertu ikusi nuen azkeneko aldia, 1980ko edo 1982ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiaren garaian izango zen. Azpeitira etorri zen orduan saio xume batera, Antxieta Etxera. Kantaera-eta berezia iruditu, eta bereziki segitu dut haren ibilbidea. Merezi du Iruñeko ohorea.
  • Jendetza dago Gaztelu Plazan. Nafarroako Gobernua balitz antolatzailea, 103.000 lagun barrena, edo milioi erdia...
  • Bukatu da Korrika eta Iruñean taberna batean naizelarik, ondoan, mostradorean, mutil jator batek: “*Esto es la ostia: estoy a favor del euskara y no lo sé hablar. Ahora vivo en Pamplona. Hasta hace poco, en Lodosa*”. Esan nion, oraindik baduela ikasteko astirik. “*Pero ya tengo 23 años*”…

 

 

 

 

Erantzun artikulu honi

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak