Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko uztailek 4,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Korrikak Antton Eizagirre omendu du Bastidan

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Itzuli euskara orrira

Korrikak Antton Eizagirre omendu du Bastidan

uztarria |  2007/03/27  13:19

Joan den ostiralean igaro zen Korrika Bastidatik (Araba). Elurra zen nagusi bide bazterretan baina, hala eta guztiz, giro bikaina gozatu zuten. Tartean zen azpeitiar bat, eta Korrikak omendu zuena, gainera: Antton Eizagirre. Bizitzan euskararen alde egindako lanagatik hura omendu zuen Korrikak han.   Eizagirre jaiotzez azpeitiarra da baina txikia zela utzi zuen herria, eta Debara joan zen bizitzera. Deban urte batzuk pasatu eta, Gipuzkoa utzita, Arabara joan zen. Bastidan egin ditu hogeitaka urte. Beti ere, euskararen alde.

Argazkian, Bastidako plazan, Korrikako lekukoarekin, Andoni Aizpuru ETBko kazetaria ondoan duela (atzo —astelehena— Bi errepidean saioan azaldu zen Eizagirre).


 

 

 

 

Erantzun artikulu honi

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak