Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko uztailek 4,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Etsitzekoa

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Itzuli euskara orrira

Etsitzekoa

inakiodriozola |  2007/03/9  16:00

Azpeitiko taberna batean nago, goizez, kafea hartzen. Sei egunkari izaten dituzte bertan eta bakarra dago libre: Berria. Joan da azpeitiar gazte euskaldun bat egunkariak egoten dira txokora, ikusi du Berria baino ez dagoela eta ez du hartu. Pare bat minutura joan da beste azpeitiar gazte euskaldun bat eta berdin. Bost bat minutura joan da beste bat eta berdin. Gazte haiek ez dute nahi Berria euskarazko egunkaria gosaltzen ari direnerako. Marca, Mundo Deportivo, DV, Gara eta Noticias okupatuta daude...

Donostian nago arratsaldean, beste taberna batean. Ezkerrean, ondoko mahaian bi gazte daude, eta gazteleraz ari dira; tarteka ateratzen zaie euskarazko hitzik, erraz antzematen da euskaldunak direla, baina erdaraz egiten dute. Eskubian, ondoko mahaian, beste bi gazte daude, eta gauza bera: euskaldunak dira baina gazteleraz egiten dute.

Etsitzeko moduko eguna atzokoa.

 

 

1.  etsitzekoak hire idatzia - 2007-03-12 | 10:13
joxemai |  2007/03/12  10:13

Etsitzekoa zurea bezelako komentarioak irakurtzea da ! hori bai dela benetan etsitzekoa...

orduan, euskaraz dagoela ta irakurri egin behar diagu egunkaria ??? berdin dik kontenidoa gustatzen zaien pertsona horiei ezta ? zer hari haiz ? Berria egunkariako kontenidua, Marca, El Mundo Deportivo, DV eta beste hauekin konparatzen ?

hi haiz hi tipoa !!!

adbidez pertsona batek, astebukaeran pasatu diran kirol guztien emaitzak jakin nahi baditu... BERRIA irakurri behar dik ?

orduan, euskaraz dauden filme guztiak ikusi behar edota euskarazko kantu guztiak guztatu behar zaizkigu ? igual du ze tipotako musika den ezta ? rock, pop, blues, jazz, ... euskaraz bada... ona !

2.  ba al leike??? - 2007-03-12 | 21:48
maitane |  2007/03/12  21:48

hasteko, inakik esan dunakin erabat ados nao. gaztien artien erderaz hitzeitie "guay" dao. euskeraz jardutiek ez tu "molatzen". egunero ikusteitugu horren adibidiek kalien. azpeitiyen ez hainbeste, baino halare, nahi baino geyo.

egunkariyen kontue dala ta berriz, jende geyenan joerie espainolez irakurtzekue da. jende askon kasuen, euskeraz irakurtzen ohitu gabe daolako (neure gurasuek etortze zatxit burure), baino gaztien kasuen aitzikik ez tao. danok ikixi deu euskeraz irakurtzen. beraz, euskal prentsiei bultzada bat ematen ahalegindu ber genuke DANOK. "kontenidue"atik hainbeste preokupatzean horri esan nahi niyoke, BERRIAK'e badakela "kontenidue" gainantzeko egunkariyen mouen, eta hortaz gain argazkiyek e'bai (koloretan gainea). lotsagarriye iruitze zat inakin iritziyen konture idatziteko mezue. gaur egunien euskeraz irakurtze ez tunak nahi ez tulako da. BERRIA jende langile eta sakrifikauek sortuteko egunkariye da. gaur egun euskal herriyen daukeun euskerazko egunkari bakarra. ondo zaitu beherreko altxorra da, eta danon errespetue meezi du. eta ez hori bakarrik: euskaldun orok saiau ber luke euskeraz irakurtzen. ala oindik sukalde zuluen erabiltzean hizkuntzie dala pentsatzezue batzuek?

 

 

Erantzun artikulu honi

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak