Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara »  Marka da!

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Itzuli euskara orrira

Marka da!

EnekoitzEsnaola |  2007/02/28  11:14

(Lehengo) zapatua da. Nire lehengusu azpeitiar bat Madrilen dago, Ventas zezen-plazaren inguruan. 22:00ak. Taberna batera sartu da. Telebistan, Atletico Madril-Real Madril futbol partida. Hango derbia. Ikusmina, sekulakoa. Sexta katea daukate jarrita tabernan. Eta euskaraz dute! Nire lehengusua, zur eta lur. Haren valentziar lagunak nabaritu du euskaraz ari direla ematen. Lehengusuak isilik egoteko esan dio. Badaezpada. Madril…

Akats bategatik gertatu zen hori; Lurreko Telebista Digitaleko emanaldian Sextan partidako lehen minutuetan euskarazko azalpenekin aritu ziren.

Hori, zapatuan. Igandean kontatu zidan pasadizoa lehengusuak, Azpeitian, familiko bazkarian. Erantzun nion: “Hik, behintzat, partida haren pusketa bat euskaraz entzun huen Madrilen. Zapatuan bertan neu Erdi kaleko taberna batera sartu ninduan 20:05 aldera, pare bat banderilla hartzera soziedaderako. Reala-Deportivo zitean telebistan, espainolez…”.

 

 

1.  batzutan hobe ! - 2007-03-01 | 18:27
joxemai |  2007/03/1  18:27

batzutan hobe da "espainoles" aitzie euskeraz aitzie baino... ze egiye esan, komentarista lehor batzuek izaten dira euskeraz jarduten debenak, ez komentario natualik, ez estadistikarik esan, akats asko (baloia nork duen esaterakoan ), askotan 3 minututako ixil uneak, etab. etab.

askotan faltan botatzen diat nik Euskarazko komentarista on bat ( ez da nahikoa euskaraz jakitea, fubolaz ere jakin ein behar da )

beraz, barkau baino kasu hontan neuk "espainolez" aitzen jarraituko diat.

joxemai p.d.- jakin nahiko nikek ze arpegi eukiko ziaben tabernan zeuden madrileño hoiek (holako fubol partida ta euskaraz, jajaja... )

 

 

Erantzun artikulu honi

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak