Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko uztailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Euskara

 HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

 EUSKARA

 ORRI HAU...

 

Euskara. Hizkuntza eskubideak

Euskaraz bada, dena baleko?

nimiren |  2009/02/13  21:37

Otsaileko Uztarriako "Hizkuntz Eskubideak" atalean "Gora" jarri diozue teknologia berrien etorrera erraztu nahi digun kartelari. Teknologia kontuetan trebeak izango dira, baina gure herriaren izena behar bezala deklinatzen ikasteko gomendatuko nieke.

  

Lotura zuzena Erantzun honi

Uztarriaren oharra atal honetaz

uztarria |  2008/03/10  17:28

Uztarria Komunikazio Taldeak euskarari buruzko web atal honekin eten bat egin nahi du, atala bera berriro definitzeko asmoz.

Baite Euskara Elkartea 2001ean— sortu zuen euskalgintzak —Uztarria Kultur Koordinakundeak, tartean—, eta 2003 bukaeran Baitek eta Uztarriak bat egin zuten, Euskara arloa Uztarria elkartean txertatuz. Horko Euskara taldeak webean euskarari buruzko atala sortzea proposatu zuen, iritziak-eta idazteko jendeak, eta 2004ko maiatzetik izan da atal hau uztarria.com-en.

Lehengo larunbatean Uztarriak bukaera eman zion kultur koordinakunde izateari, eta orain Komunikazio Taldea baino ez da. Koordinakundeak berak zapatuan adierazi zuenez, herrian erronka nagusietakoak berriro euskara elkartea sortzea izan beharko luke.

Bitartean, uztarria.com-ek kendu egingo du gune hau. Euskalgintzak euskara elkartea sortu eta honek atala —berdefinituta— berriro martxan jartzea proposatuko duelakoan, laster arte.

  

Lotura zuzena Erantzun honi

Azpeitianean

maddik |  2008/03/4  12:29

Lehengoan Azpeitia tabernan sartu nintzen eta telebistan Athleticen partidua -Athletic zaleak dira- euskaraz zeukaten jarrita. Herriko betiko taberna hoietako batek euskararen aldeko pauso hori emateak poztu egin ninduen.

  

Lotura zuzena Erantzun honi

Aitor Arana galdutako euskalkiak ikertzen

uztarria |  2008/02/25  16:23

Aitor Arana idazle, itzultzaile eta ikertzaileak hiru liburu berri aurkeztu ditu Nafarroako euskalki galduei buruz. Bertan, Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen ditu. Hiria argitaletxeaarekin, "Lingua Navarrorum" bilduma osatzen duten 24 liburutatik, 11 kaleratu ditu jada.

"Iruñeko euskara gaur egungo euskara batuaren oso antzekoa zen. Askotan entzuten diegu Nafarroako agintariei euskara batua kanpoko gauza dela, artifizialkeria, Gipuzkoatik ekarria. Eta ez, euskara batua oso ondo egina dago. Erdiguneko hizkerak erabiliz sortu zen eta erdigunean dago bete betean Nafarroa Garaia" dio idazleak.

"Euskara galdu duten ibar hauetan, gero eta euskaldun berri gehiago dago, eta, ondorioz, gero eta jende gehiago dago bertako euskara, bere euskara nolakoa zen jakin nahi duena. Horientzat ari gara liburu hauek argitaratzen" esan du Aranak.

  

Lotura zuzena Erantzun honi

Zuk erregistratu euskaraz umea?

EnekoitzEsnaola |  2008/02/25  15:44

Umeak euskaraz erregistratzeko oztopoak eta debekuak daudela esan du gaur (astelehena) Behatokiak. Zuk erregistratu euskaraz umea Azpeitiko Epaitegian?

Hau da Euskal Herrian ezin euskaraz bizi ezina!

Zein dago zapaldua hemen?

  

Lotura zuzena Erantzun honi

Iruzkin zaharragoak

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak