Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Egunkaria epaiketa »  d

 EGUNKARIA.INFO

 ORRI HAU...

 

2009-11-23

BIDEOA. Ardo dastaketa jendetsua 'Egunkaria'-ren alde

'Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohiak eta 'Berria'-koak

Aurreikusi baino jende gehiago izan zen. Ardoa ateratzen *Egunkaria libre!* kamisetak jantzita aritu ziren

Azpeitiko Udalak antolatuta, Egunkaria-ren aldeko ardo dastaketa jendetsua izan zen larunbatean, plazan. Aurreikusi baino jende gehiago izan zen, baso guztiak bukatu zirelako.

Guztira 28 upategik hartu zuten parte, eta Nafarroako, Arabar Errioxako eta Errioxako 38 ardo desberdin dastatzeko aukera izan zen. Edaria ateratzen Egunkaria libre! kamisetak jantzita aritu ziren herritarrak eta udal ordezkariak. Ardo postuez gain, janari postuak ere jarri zituzten.

Larunbatean plazan izan zirenen artean zen Txema Auzmendi auzipetua, eta "jendearen babesa" beharko dela adierazi zien herritarrei.

Egunkaria auzia babesteko bonoak eta elastikoak saltzen aritu ziren kazetako azpeitiar langile ohiak, eta eskerrak eman zizkioten Udalari, baita Sanjuandegiko Auzo Elkarteari ere: "Izan ere, aurten zalantzan egon da Ardo Dastaketa Eguna antolatuko zen, eta auzo elkartekoak hasi ziren mugitzen antolatzeko, eta hasieratik prest azaldu ziren ekitaldia Egunkaria-ren alde egiteko".

Laster da hastekoa epaiketa

Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iņaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak