Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Egunkaria epaiketa » 

 EGUNKARIA.INFO

 ORRI HAU...

 

2010-02-23

BIDEOA. "Euskararen kontrako kolperik handiena"

'Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohiak eta 'Berria'-koak

'Egunkaria'-ko auzipetuak hitzaldia eman zuen Laudion otsailaren 17an, eta gero elkarrizketa egin zion 'Aiaraldea.com'-ek.

Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetua Laudion izan zen otsailaren 17an, hitzaldia ematen, eta ondoren Aiaraldea.com-ek elkarrizketa egin zion. Auzmendiren arabera, kazetaren itxieraren operazioa izan da "euskararen kontra egin den handiena".

Otsailaren 8an, berriz, Goierrikohitza.info-n elkarrizketa digitala egin zioten Auzmendiri.

Otsailaren 1ean bukatu zen Egunkaria-ren aurkako epaiketa, baina oraindik ez dute epaia eman. Fiskalak eta defentsak bost auzipetuen absoluzioa eskatu dute, hairen kontrako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte auzipetuentzako.

Auzmendi Loiolako jesuiten etxean egongo da epaia eman artean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak