Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 13,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Zer da?

 BLOGAK

 ESKATU BLOGA

Nahi al duzu zuk ere blog bat eduki?
Baldintzak betetzeko prest bazaude, formulario hau bete besterik ez daukazu.

 OROKORRAK

 Harpidetu

E-postaz abisua jaso nahi al duzu, inork ezer gehitzen duenean? Sartu hemen zure e-posta:



(rssfwd zerbitzuari esker)

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko blog komunitatea

Uztarria.com-en, blogak?

Bai. Uztarriak bere hedabideetan garrantzi handia ematen dio iritziari, eta herritarren parte-hartzea bilatzen du. Orain, bide horretan beste pauso bat eman du blogak martxan jarrita.

Zein da komunitate honen helburua?

Herritarrak iritzia ematea. Horixe. Herritar batek, talde batek, elkarte batek... edonork du zeresanik herriko kontuez. Eta horretarako aukera eman nahi dio Uztarriak.

Zer da blog bat?

Blog hitza modan dago Interneten. Pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

Nork izan dezake blog bat uztarria.com-en?

Hala nahi duen edozein herritarrek edo herriko taldek. Baldintza batzuk betez gero, betiere.

Zer baldintza bete behar ditut blog bat edukitzeko?

Lau baldintza baino ez:

  1. Euskaraz idatzi.
  2. Errespetuan idatzi.
  3. Azpeitiko kontuez ere aritu ahal dela. Herrikoez bertakoez, herriarekin zerikusia dutenez...
  4. Izen-abizenak edo talde konkretu bat izan. Anonimorik ez.

Informatikaz jakin behar al dut?

Ez. Bloga edukitzeko ez da Interneten edo informatikan aditua izan behar. Orduerdian ikasten da bloga kudeatzen. Oso erraza da eta Uztarrian erakutsiko dizugu.

Argazkiak sar al ditzaket?

Bai. Eta adibideren bat ere ikusiko duzu jadanik martxan.

Zer egin behar dut bloga eskatzeko?

Jarri Uztarriarekin harremanetan. Deitu telefonoz edo, nahiago baduzu, bete formulario txiki hau. Blogaren izena, zure izen-abizenak eta argazki bat behar ditugu, besterik ez.

Uztarriak aldatuko al ditu nire blogeko edukiak?

Ez. Baina arazo legalik edo bestelakorik sor ez dadin, eskubidea izango du berrikusi eta ukitzeko.

Zer da jarioa eta XML botoi hori?

Blogeko informazio banatzeko beste bide bat da, beste modu bat. Hor klik egiten baduzu, ikur arraro batzuk ikusiko dituzu eta tartean blog hortako informazioa. Beste makina (ordenagailu) batzuk automatikoki irakurtzeko prestatuta dago formatu hori.

Gehiago jakin nahi baduzu, sustatun esplikatzen dute modu erraz batean..

Harpidetu al ninteke blog batera?

Bai, harpidetu zintezke. Harpidetu nahi duzun blogaren ezkerrean, zure e-posta sartzeko formulario txiki bat daukazu. Sartu han zure e-posta eta blogariak zerbait idazten duenean, zuk ere zure e-postan jasoko duzu. Lasai harpidetu, beti edukiko duzu-eta baja emateko modua.

Honetarako rssfwd.com doako zerbitzu ingelesa erabiltzen da.

Harpidetu al ninteke blog guztietara batera?

Bai. Blog guztien jarioa eta blog guztietara harpidetzeko aukera ere eskaintzen ditugu. uztarria.com/blogak orrialdean daukazu horretarako aukera.

Ba al dago sarean beste blog komunitaterik?

Bai, jakina. Ez gara lehenak ez bakarrak. Euskaraz, adibidez, bi komunitate behintzat ondo ezagunak dira. Eibar.org-eko blogak eta Goiena.net-ekoak Eta gehiago etorriko dira.

Bloga sortu eta idazteaz aspertzen banaiz, edo ezin badut nahi bezala eguneratu?

Egileak, edozein momentutan itxi dezake bere bloga. Bloga berak nahi bezala egiterik ez baldin badu, itxi eta kitto. Ez dago beste betebeharrik. Uztarriari abisatu, jadanik blog hori ez duela eguneratuko, eta uztarriak itxi egingo du. Blog historikoen zerrendara pasako da blog hori, baina ez da portadan-eta azalduko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak