Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Xeye atletismo taldea »  Azkoitia Azpeitia maratoi erdia

Xeye atletismo taldea

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azkoitia Azpeitia maratoi erdia

    korrika, lasterka, antxintxike, saltaka...... | Xeye atletismo taldea |  2006/03/10  12:54

    Kaixo guztioi, oso orijinala ez da agurre baino ze egingo deu ba.

    Atletismo taldea izanda gure gai nagusia hori izango dan errezeloz daudenei zorionak, asmatu deuzte ta.

    Bestetik gai gehiago izango diela esan beharko deu.

    Garaia ere badatorrela ikusita, Azkoitia Azpeitia maratoi erdiari buruz idatziko det, bestalde inguru hauetan egiten den korrikako probarik garrantzitsuena ( hemen bakoitzak bere iritzia izango du ) delako ziurrenik.

    Zorionak eman nahi dizkiet, proba horretako 21 kilometro eta piko eittea animatzen dien denei, eztaukazue animo makala, eutsi goiari!

    Baita ere eskerrik beroenak proba antolatzen laguntzen deben danai, ordainean ezer jaso gabe lanerako prestatzen den hainbeste jendei. Mila esker benetan.

    Ezin ahaztuko deu proba honetan irudi izan den Diego Garcia, bere oroimena present izatea da egun hortan, beste egun batzutan e bai, baino egun horretan bereziki.

    Eskerrak egun hori posible egiten deben danei, Diego-ri omenaldi bat egitea posible egiten debelako urtero, eta horrela izan dadila luzaro.

    Aholku pare bat parte hartu behar dabenai, dana ezta esker onak ematie izango, bestela ez genuke sekula bukauko, zaindu azken egun hauetan, ez da komeni aurreko egunetan egindako lan dana haizea hartzea bialtzeik. Eguneko egualdin arabera erropa egokik jantzi ta lasterketako asmuek ere horren arabera jarri.

    Ihazko urtien egin zun legez bero asko eitten badu, likiduek hartu ta ez itto markak eitteko asmotan, mesede baino kalte gehiago eitteko arriskue dao ta holakotan.

    Por zierto hemen inguru irakurritekue da, Azkoiti Azpeiti bitterteko paseuen ibiltziek askori lotsie emateixola, batzuk andalaletxe ibiltzeiela ta beste batzuk itto berrien. Paseuen zier andalaletxe ibiltzen dien hoixek urte osuen jarduten debelako ibiltzeie hola, inor mintzeko intentzioi ez dao, beraz ez beittu inori hau azkar ibiltzen da beste hango hare polikixo ta ni gorri gorri einde.

    Bakoitzak berie eitten, badu nahiko meritu ta arro egotek arrazoirik badu.

    Ea nola juten dan, ta suerte danoi.

    ONDO BIZI.

     

     

    1.  Ikusle bat - 2006-03-27 | 14:49
    Zorionak antolatzaileei eta proban parte hartu zuten guztiei.Baina lehenengoentzat belarri tirakada txiki bat; aurreko urtean ere ikusi nuen eta larunbatean berdin gertatu zen:

    Lasterketa Azkoitin ikusi nuen, Trenbidearen Zumardia inguruan. Bertan korrikalariei ur botilak banantzen zitzaizkien. Hauek trago bat egin eta gero lurrera botatzen zituzten; azkena pasa ondoren hura irudia!!. antolatzaileak beren mahaitxoak jaso eta aldegin zuten ehundaka botila lurreran utzita (bakoitzak bat hartu bazuen 1.133 botila).

    Handik gutxira makina garbitzaile bat etorri zen eta denak zakarrontzira.

    Hain zaila da plastikozko botila hoiek birziklatzea?



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak