Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Xabier Gantzarain / Xabier Alday »  Eskerrak

Xabier Gantzarain / Xabier Alday

Izarrek argi ematen badute inork behar dituelako da?

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Eskerrak

    Webguneetako partaidetza | Xabier Gantzarain / Xabier Alday |  2005/11/24  13:55

    Egoismo hutsagatik izango da, baina ez dut ezagutzen irakurtzea atsegin eta zerbait idaztera ausartuz gero, seudonimoa erabiltzen duenik. Gurea onartzen ez dugun munduari, edo onartzen ez gaituen mundu honi bagarela aldarrikatzeko ahalegin hutsagatik beharbada. Edo munduaren xilkoa garela pentsatzen dugulako. Hainbeste gorrotatzen ditugun irrati-telebista eta egunkarietako tertulianoen konplexua sartzen zaigulako, ziurrenik.

    Gustokoak izan ala ez, horrelakoek izen-abizenez sinatzen dute, eta maiz, ez dutela arrazoirik uste dugulako, edo objetiboki zuzenak ez diren aldrebeskeria galantak esaten dituztelako, bazkalondo edo afari osteko elkarrizketak alaitzen dizkigute.

    Askotan, iritzi-zutabe batek egunkari osoaren balioa justifikatzen baitu. Begira besterik ez dago, azaroaren 5ean, Iñaki Garay, Iñaki Garay, Expansion egunkariko erredakzio buruak, duela ehun urte gizakia ilargia zapaltzea iritsiko zenik imajinatzen ez zen moduan, duela hogei urte inorri ez zitzaiola burutik pasa ere egiten Athletik bigarren mailara jaitsi zitekeenik idatzi zuen. Eta hara nondik, estatu mailan zabaltzen den egunkariko erredakzio buruak, egun posible dela Athletik bigarren mailara jaistea zioen. Ez darabilen joku-eskema okerra delako edo jokalariek ez dutelako behar bezalako maila ematen. Bai zera.

    Egun, klubeko lehendakaria den Lamikiz jaunak, bere aurreko guztiek politika eta kirolaren arteko muga ederki banatu zuten bitartean, ez omen zuen erreparorik izan Ibarretxe plana zela Euskal Herriaren konponbidea aitortzeko. Are gehiago, Alderdi Eguna zela eta Lamikiz-ek Bilbok etxean jokatu behar zuen partida ohizko ordutegitik atzeratu egin omen zuen. Horrelako erabakiekin, Lamikiz jauna Bilboko jarraitzaileen arteko batasuna hausten ari omen da, eta horrek, eta ez emaitzek jaitsiarazi omen dezakete Athletik bigarren mailara.

    Alegia, Lamikizen ustezko abertzaletasunak Bilbo bigarren mailara kondena dezakeela zioen Iñaki Garayk.

    Nik behintzat, barre egin nuen ateraldiarekin. Eta egun berean ete hurrengo egunetan, nire gertukoei kontatu nien. Gertuko zenbait egunkarietan, ez dut sarritan ez negar ez eta barre egiteko motiborik aurkitzen. Orain berriz, inoiz Iñaki Garay-ren izena entzuten dudanean, irri gaizto bat edo beste ezpainetaratuko zait.

    Geurera itzulita berriz, galduta nago, ez bakarrik uztarria.com-eko blogetan, baizik eta orohar argitaratzen dituzten albiste orok izaten dituen erantzuekin baizik. Ez dakit nola hartu behar ditudan “Ni” edo “Ni neu” eta antzera sinatzen dituztenen iritziak. Ez didate ezer adierazten, ezta munduko egiarik handienak badira ere. Agian, lanetik ari direnez, lotsa ematen die benetako izen-abizenarekin sinatzea. Agian aldiz, iritzi interesatuak zabaltzen dituztenez, nabarmen ez geratzeagatik, izengoitiz sinatzera behartuta sentitzen dira.

    Eta beldurra ematen dit, web-orri batek duen eragina neurtzerakoan, izengoiti guzti horien atzetik izen eta abizen ezberdinak aurkitzen direla isla duten estadistikek. Eta estadistiken ondoren etortzen diren sari eta zigorrek.

    Gutxi dira norbere izen-abizenez sinatzen dutenak, bestelakorik espero behar genuen arren, eta besterik gabe, eta gaurkoan, eskerrak eman nahi nizkieke, honelakoetan, babestuago sentiarazten nautelako.

     

     

    1.  Fansa - 2005-11-24 | 14:09
    Kezkatzen hasita nengoen aspaldian "missing" ibili zarete eta...

    2.  Josu Azpillaga - 2005-11-24 | 14:48
    Eskerrik asko hiri, izen-abizenez sinatzeaz gain, horren gogoeta oportunoa egin digualako.

    3.  Uztarria - 2005-11-24 | 18:03
    Uztarriak "ni neu"ren erantzuna kendu egin du iraingarria zelako. Webgune honetako albiste, blog eta eztabaidak erantzuterakoan errespetuz jokatzeko eskatzen dugu.

    Uztarria

    4.  Patxitrapero - 2005-11-24 | 23:38
    "Eta beldurra ematen dit, web-orri batek duen eragina neurtzerakoan, izengoiti guzti horien atzetik izen eta abizen ezberdinak aurkitzen direla isla duten estadistikek. Eta estadistiken ondoren etortzen diren sari eta zigorrek"

    Ez det pusketa hori ulertu.

    Emandako ikuspuntua ulergarri egiten zait alde batetik, baina bestaldetik ez det konpartitzen. Goikoa ulertu nahi nuke hala ere, beste gauzatxo batzuk azaldu aurretik.

    Patxi Iraeta, Zumarragakoa.

    5.  madrildik - 2005-11-25 | 13:44
    Ez bata eta ez bestea, seudonimoaren erabiltzea, iraintzeko ez bada behintzat, benetan barruan eta buruan daukaguna esataeko askatasuna ematen digu, nahiz eta batzutan ez izan politikoki zuzena eta nahiz eta askotan ez eduki jendearen onezpena.

    Herri txiki baten jaio eta bizi izan garenok oso ondo dakigu zer nolakoa den jende asko, batzuk webgune hontan botatzen dituztenak ikusi besterik ez dago, eta oso ondo dakigu zer diren begiradak, ezagutu gabe pertsonekiko aurre auziak, eta horrelakoak.

    Horregatik nahiago dugu gures izen abizena ez azaltzea foru hontan eta lasai lasai gure ideiak eta pentsamenduak azaldu.

    Egia da planteamendu bezala aurpegia ematea baino erosoagoa dela baina errespetazeko modukoa da jendearen lotsa, beldurra, eta horrelakoak.Jendeari errespetuz eta argumentuak erabiliz funtzionatzen badegu ez dago zergatik izena eman beharrik, beste gauz bat da adibidez Estitxuren blogean bere pertsonari botatakoak anonimatoan izkutaturik.

    Errespetatzen dut zuen iritzia,baino nere aldetik behintzat oso ondo sentitzen naiz seudonimoak ematen didan anonimatoarekin.

    Ondo izan, aste bukaera ona pasau eta segi horrela.
    Agur bat. madrildik.

    6.  Lander Garro - 2005-11-25 | 15:16
    Ez nator guztiz bat anonimotasunaren kontu horrekin. Niri ere 'ni neu' eta horrelakoek hotz uzten didate, eta, egia esan, hasper hasper eginda nago formularekin. Anonimo izan nahi izanez gero, gutxienez asmatu beste izenen bat, kontxo.
    Hala ere, 'munduko egiarik handienak esan arren' horrekin ez nator bat. Nik, inoiz blogen batean munduko egiarik borobilena, osoena, edota brillanteena aurkituko banu, zoriontsu izango nintzatekeen. Gutxi balio du nire zorionak, agerikoa denez. Egi bat, horra prezioa. Ez edozein egi, klaro, ez 'nire egia' eta horrelako sasi-egi esoterikoak: 'bakoitzak bere egia dauka', eta abar. Nik ez dut egiaren inguruko ikuspegi demokratiko hori. Orduan, halako batean baten batek sekulakoa botatzen badu –hau da, mutu uzten zaituen egitzar gutxi horietako bat–, eta izenari erreparatzerakoan 'Pornstar' edo horrelakoren bat deskubritzen badut, ez diot garratziarik emango. 'Kontxo, nor ote da Pornstar delako hau?'. Hori galdetuko diot nire buruari, eta hori galdetuko dut hortik zehar. Baina egiaren tamaina ez da horregatik murriztuko. Orain, blogera zaborra iritsi eta iritsi egiten denean, eta zaborraren sinatzaileak, gainera, ezkutatu egiten direnean, orduan, bai, orduan sortzen da zaborraren atzean nor dagoen jakiteko irrika. Ez alderantziz.
    Begira Atxaga: inori inporta al zaio Atxaga izengoitia izatea? Inork esaten al du 'liburu hori Irazurena da', Atxagarena dela esateko? Ez. Zergatik? Bost ajola zaiolako, edo zaigulako. Liburua ona izatea, horrek ajola du bene-benetan. Ona bada, kuttunen apalera joango da. Txarra bada, datorren urtebetetzean txepelen bati oparitzeko gordeko dugu, eta kitto.
    Nik, normalean behinzat, ez dut blogetan idazten. Zuk diozunagatik: idaztea ez da alperrikako ariketa. Edo ez luke behar. Orduan, idatzi eta besteren baten izenean bidaltzeko, ba hobe ez idatzi. Norberaren izena erabiltzea, haatik, delikatua da. Idazten duzun une jakinen batean pentsatu duzun gauza jakin bat, eta handik sei hilabetera oraindik gogorarazi egiten dizute. Testuak, nolabait, kondenatu egiten zaitu. Eskerrak oroimen ahula dugun, bestela...!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak