Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Xabier Gantzarain / Xabier Alday »  Arnasa hartzeko zirrikituak

Xabier Gantzarain / Xabier Alday

Izarrek argi ematen badute inork behar dituelako da?

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Arnasa hartzeko zirrikituak

    azpeitia azkotia pijoak paddle | Xabier Gantzarain / Xabier Alday |  2005/10/17  09:00

    Izugarria da bi herriak inoiz bat egin dezaketela pentsatzea ere. Aurrez antzeman ezina hortik sor litekeena. Galerak, nabarmenak: nortasuna esaterako. Esan ohi da azpetiarrak harroxkoak direla, eta azkoitiarrak berriz xanoak. Errealitatean, nik uste azkoitiarrak ez direla topikoak dioen bezain xanoak –ikusi besterik ez dago babes ofizialeko etxebizitzak lau kilometroren buruan zein adiera ezberdin duen- bai ordea azpeitiarrak handitasunari eta ugaritasunari abegikoak kalitateari baino. Alde horretatik begiratuta, baliteke batasunarekin Azpeitiak irabaziko duena, Azkoitiak galtzea.

    Bestalde ordea, beldurra ematen dit, bi herriak batuta nik ez dakit zenbat kultur-etxe, museo, auditorium, zinema, antzoki eta antzeko kultur-eraikin azal daitezkeen. Kosta egiten zait gurean hori guztiarentzat publikorik egon litekeen, eta dagoen apurra ez ote den arnasa hartzeko zirrikiturik gabe ere geratuko, Antxieta antzerki taldearekin  zoritxarrez gertatu moduan. Dispertsio-politikak honaino iritsi behar zuenik ere!

    Beldurtu egiten nau, etxean daukaguna zaintzen lagundu ez eta herriaren sarreran –edo irteeran- ez ote garen hondartza bat eraikitzen hasiko. Surfa baita, lagun, gure herriotako pasio izkutua. Parisen egiten omen dute, udan garaian, eta beharbada, Uztarriaren azken alean agertutakoak, ez dira fotomuntaiak, mezu subliminalak baino.

    Eta nola ez, Hitzak kezkatzen nau biziki. Maiatzetik abuztura bitartean, astean kaleratuko sei aleetatik, ozta-ozta laurek aurkitu dituzte bizi naizen eraikineko buzoiak. Oraingoa zaila bada, are nekosoagoa gertatuko zaie Hitzaren banatzaileei nire etxe xumeko buzoia aurkitzea, bi herriek bat egiten dutenean.

    Asko dira etorkizunak dakarren zalantzak. Eta horregatik zera proposatu nahi nikek: hurrena, C*** eta S******-rekin biltzen gaitukenean, Urrestilan geratu behar diagu, han baitzegok nire ustez, etorkizunaren giltzarria. Frontoiaren luze-zabal osoan jokatuko diagu pelotan eta Nuarbe edo Matxinbenta bidean, aurkituko diagu jan-edanaz non asebete.

    Guk, herriak maite ditugunok.

    P.D.: etorkizuneko gure herriaren izenarekin egin duan moduan, ausartuko hintzateke etorkizuneko gure herriaren agintariak nortzuk izan daitezkeen iragartzen?

     

     

    1.  Ekaitz Segurola - 2005-10-17 | 11:31
    Nik usteiat, astakei haundiye izengo litzekela bi herriyek bat eitie, bakoitzek bere aldetik dazken ezaugarri pillie galduko zilako bat eite hortan, hizkuntza aldetik hasita izakeraño.

    Ta bat in ezkeo, Xabier, galdetzekan bezela ze pasako zan agintayekin? Ba jauntxuek len baño indar haundiyo hartuko zebela, ze len Azpeitin nagusi baldin baituk (EAn laguntziekin ze bestela larri ibiliko ituzke), Azkoitiko natualtasun horrekin (alegiye bizkaitarrak baño EAJko geyo daola suelto Azkoitin) ... JAUNTXUEK NAGUSI!

    2.  osky - 2005-10-17 | 13:01
    Bi herriek bat egiten badute, hala nahi dutelako izango da.Gainera usten det gu ez garela biziko gertaera hau ikusteko,ezta gure semeek ere.Mundua aldatzen doa momentu oro,ta azpeitia ta azkoitia ez dira gutxiago izango!seguruenik orain dela 300 urteko azpeitiar batek burua altxatuko balu,ikaraturik korrika aldegingo zuela!seguruenik berak etzuela nahi horrelako azpeitia bat....baina denborak aldatzen dihoaz ta ze ingo zoau ba!!!

    3.  Neu - 2005-10-17 | 13:10
    Azpeitiye ta Azkoitiye bat egiten badie, igual mejorako izengo litzake, Udaletxie begiraute, han Ezker Abertzalie utzi egin diyobelako lapurtuteko eskañoa hartzen.

    4.  Xa2er - 2005-10-17 | 16:27
    Alkaterako proposatuko nikek Arzallus, Xabier.
    Edo proposatuko nikek Euzkitze, Xabier.


    edo?

    5.  Neuk - 2005-10-17 | 18:23
    Mesedez, hoien baino nayo diat Xabier Gantzarain

    6.  Tomax - 2005-10-18 | 11:26

    Alkatea nor izan berdin-berdin da. Oraintxe bezala, gero ere alderdiak aginduko baitu. Eta hauxe da alderdiaren izena: EAJ-BMW.

    7.  Amelie - 2005-10-19 | 12:25
    Gantzarain alkate???!!!
    Alaaaaaaaaaaa...
    Ezta erotuta ere!

    Aukeran, eta udaletxea Urrestilllan jarriz gero, nahiago Pako Aristi.
    Bandoak gaitarekin pasa ditzala...
    Eta Kultura zinegotzia, jakina... Ramon Etxezarreta!

    Biba zuek!

    8.  ZIHARA - 2005-11-09 | 12:52
    xakelak ta xapoak bat einda? zorau ein al zeate?? batek esaten dun bezela, denbora izango da testigu, eta gauzak honela ikusita urte batzuk barru azpeiti ta azkoiti bat izango dira, baina gipuzku erdia ere, etxe eraikinek batuko dituzte herriak, herrialdeak... populazioa. baina orain biak bat eitia... udaletxea azpeitiko parke naturalean jarriko nuke nik: Landetan. ja ja ja. Kultur etxea san martinen eta enparan dorretxean, gaztetxea loiolan...

    herriko alkate...RENAULTEKO ZUZENDARIA, TXIKI ANTIJODUNA. TOTALA LITZATEKE, TIPO FINA TA JATORRA EMATEU.
    talde politikoA: A-3-4-6 (AUDI 3 4 6)

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak