Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 9,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Xabier Gantzarain / Xabier Alday »  Azpijoitia

Xabier Gantzarain / Xabier Alday

Izarrek argi ematen badute inork behar dituelako da?

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azpijoitia

    Bi herriak bat - pijoak - kirola | Xabier Gantzarain / Xabier Alday |  2005/10/13  13:34

    Aspaldiko kontuak dira, eta ahaztuta daude honezkero, baina gu gazte ginenean, pijoa hitza nonahi entzuten zen. Eta ez zen debaldekoa. Pijoa iraina zen, edo gutxiesteko modu bat, behintzat. Egia esan, adiera ezberdinak biltzen zituen hitzak, eta bakoitzak bere modura ulertzen bazuen ere, denok genekien zer eta zein ziren pijoak. Bakoitzak bere pijoak zeuzkan.

    Gerora galdetu izan dut han eta hemen hitz honi buruz, nola ulertzen zen eta zertarako erabiltzen zen jakin nahian, eta oso izan dira diferenteak jaso ditudan erantzunak (galdetutakoak ezagutzen zituen pijoen araberakoak, nik uste), baina sintesi ahalegin bat eginez, eta ņabardurak albo batera uzteko tentazioan eroriz, esan dezaket pijoa hitzak bi adiera nagusi zituela.

    Lehen adiera, diruz ondo zebilen familia bateko seme edo alaba esne-mamitan haziari atxikitzen zitzaion, beti nahi zuen guztia lortzen zuenari, eta hori lortzeko lanik edo ahaleginik egin beharrik ez zuenari; lehen adiera honek, gainera, mutil edo neska horrek beste guztiei gainetik begiratzen ziela ematen zuen aditzera, bazekiela ez zeukala (eta ez zuela izango) diru arazorik, eta larderiaz agertzen zela horren jakitun. Nik, klase ertaineko familia batean jaioa nintzelako edo, adiera honekin erabiltzen nuen.

    Bigarren adiera, benetan zena baino gehiago zela agertu nahi izaten zuenari atxikitzen zitzaion, esan zidatenez; dirurik izan ez eta hori ezkutatzeko bere diru guztiak arropa dotore eta garestietan xahutzen zituen arlotea zuen jomuga pijoa hitzak. Itxurakerian (Aupa Etxebeste!) oinarritutako bizimodua zeramanarentzat erabiltzen zen, beraz.

    Laburbilduz, Pijoak ziren pijoak eta pijoak izan nahi zutenak.

    Niretzat pijoen kirola izan da beti paddle-a, eta Aznarrena. Ez dakit, Neguriko nerabe aberatsek kristalezko kaioletan babestuta izerdia botatzeko asmatutako joko bat, langileen semeekin nahasian futbolean jolastu ez dezaten. Baina orain Azpeitian ere paddle-eko pista bat egin dutela ikusi dut. Azkoitian squash-eko pista eta pistina pribatua izango dituen urbanizazio bat egingo omen dute. Azpeitian jada bada pistina pribatudun etxerik…Hemendik urte batzuetara Azpeitiak eta Azkoitiak herri bakarra osatuko dutela esaten zen ez dakit zein Lurralde Antolamenduko Planean; etxebizitzak egingo direla Azkoitia eta Azpeitia artean, eta bi Udal (eta bi Udaletxe) izango diren arren, espazio bakarra, leku bakarra, herri bakarra izango dela. Oraingo martxan, izena jartzen ez da zaila egongo: Azpijoitia.

     

     

    1.  Neu - 2005-10-13 | 15:07
    Biyek bat eiteko hortako lenengo Azpeitiarrei permisue eska beharko dezute..

    2.  azpeitiarra - 2005-10-13 | 15:35
    Hi, baita Azkoitiarrai ere, ze uste dezu ba!!!!!!!
    Haundi ustetan!!!!

    3.  paddle-a - 2005-10-13 | 16:43
    eta galdera da.... Azpijoitian zeinek daki paddlean jokatzen? Zeatik ezta anexuen beisball-eko pixta bat eiten? hortan e laixte ikasiko deu, ez? puffff, oi da noraeza daona Udaletxe hontan...

    4.  Eta paddle-a zeatik ez? - 2005-10-13 | 17:29
    Udaletxe hontan noraeza baino geyo, prejuiziyuek galantak herritarran artien... ta ze kalte eiteik ba paddle-eko (potzierto, hola idazte al da? ez al da padel? bueno, igual dek) pistak eitie? inor bialdu al debe bere etxetik terreno hortan pista santu hauek ein ber zituelako? ez diat uste, ez? ba aukera geyo jendintzat beste deporte bat praktikatzeko, nahi dunantzat behintzat, ez dunak nahi ez ein ta punto, etzeok inoi kalteik eiten.Froniten jadrduteunak han segiukoik, eta eze ez dunak eiten eta kirola eitie gustatze etzakonak ba halaxe segiukoik, eta zeoze berriye probau nahi dunak ba padel-a proaukoik adibidez, eta gustatze bazikok ba hor zaukek aukerie segitzeko, ta bestela ba segi segan...
    Hamen ordie debalde kritikau, gainontzeko danai etiketak jarri ta prejuiziyuk burun hartuta ibiltzie dek asuntue... segi holaxe.

    5.  Pijuek - 2005-10-13 | 18:26
    Hoiyek leheno aberaskumiek eta burgeskumiek hituan. Orain denok burgeskume bihurtu gaituk eta orain izen berriyek asmatu behar. Padel edo dalako kirol hori bezain pijoak ez al dira, eskiatzeara, biajatzera,.. dijoazen edo/eta motor eta kotxe mundial hoiyen jabiek ere. Pijoz betetako herriye beraz. Izen berriye asmatzekotan PIJOLANDIA polita izan zitekek. Ia nor enpadronatzen dan lehenengo.

    6.  osky - 2005-10-13 | 18:46
    Zer da pijoa izetea?hori galdera ona.Nere ustetan, ezin dugu "pijeria"neurtu bakoitzak dugun potere adksitiboari begiratuz.Ia denok dugu auto bat etxean,opor garaiak eta lau pare praka armayun txintxilik.Orain ,pijo hitzari bere benetako esanaia topatu behar zaio.Hortarako Snob hitz ingelesak lagunduko digu.Snob izatea, ez da aberatsa izatea,baizik bestea baino aberatsagoa izan eta gainera mesprezuz begiratzea aldemenekoari ez dituelako marka hontako edo besteko galtzak.Snob tabernatara joan behar da,kopa batek 20 eurotik gora kosta litekeen leku bat, etabar.Gure herrian dugun pijismo nibela ez da oso altua hiri handiekin konparatuta.

    7.  iņigo aranbarri - 2005-10-14 | 08:44
    Xabier Gantzalday:
    Bidetik ateratzea da, baina ohar txiki bat. Pijoa euskaraz, beste gauza bat izan da aipatzen duzuen erabilera hori nagusitu arte, trebea, alegia. Arestirengan ere topa dezakezue, Bizkaitarra-ko bertsoetan, Iņaki Irigoien adiskideari eskainitako haietan: "Iņaki de Irigoien/mutiko pijua/bernaje adoretsu/batetik sortua/euskal jantza bikaņen/maitale sutsua/abertzale zintzoa/euskaldun prestua". Ikusten denez, beste bat da, jakina, pijo hitzaren esanahia hemen.

    8.  laugarrenai - 2005-10-14 | 09:31
    inor bialdu al debe bere etxetik terreno hortan pista santu hauek ein ber zituelako? Galdetzen duk! Hori ez duk arazoa. Arazoa duk, Udal politikak herritarren behar eta eskaerei bideratuta egon beharko luketela, eta zoritxarrez herri honetan ez dela horrela! Eta nire ustez, padeleko pixtak baino beharrezkoago huen frontoi bat, adibidez. Kotxerik ez dauken azpeitiar batek ez zeukak pelota mazisoarekin palaz jokatzeko aukera handirik. Edo Urrestillara taxia hartu, edo Betharram libre egon zain egon urtebetez, edo....

    9.  laugarrena - 2005-10-14 | 09:59
    laugarrena nauk. Ez diat udaletxea begiak itxita defendituko, baina era berean, ezta debalde kritikatuko ere, eta zortzigarrenai erantzunez, zera, udaletxe baten erabakiak, den kolorekoa izanda ere udaletxe hori, ez direla inoiz herritar guztien gustoko izango. Kasu honetan nire uste apalean (padel eta tenistko pistak egitean alegia), herritarrei beste kirol berri batzuk praktikatzeko aukera ematen ziek, eta ni neu ados natxiok.
    Bestalde, Iņigo Aranbarrik dionaren ildoan, bazeok beste eusakl abesti zahar bat (etzakiat zein den egilea edo herrikoai den edo ze), baina ezaguna bai behintzat, "Bautista Basterretxe/ mutiko pijua/bere gurdi ardatza, bere gurdi ardatza/ hartuta dijua/.." hor ere azaltzen dek, eta kontextu horretan duen esanahia Iņigok komentatu duenaren ildoan dioala iruditzen zaidak.
    ayo

    10.  pijuek - 2005-10-14 | 10:34
    Neu lehenengo naizela erderaren eragina bistan gelditu zaigu. Iņigok emandako pistatik begiratu det Elhuyarren eta euskarazko PIJO hitzak: AUSARTA, ABILA esan nahi du. Erderezko PIJOk ordea: ABERASKUMEA, ZAKILA, .... Argi dago bai euskarazkoaren erabilera guztiz galdu zaigula eta bigarrenak jan diola tokia. Benetan PIJOAK izango ginake bai, hitzaren berezko esanahia berreskuratuko bagenu.

    11.  Idazleari - 2005-10-14 | 16:47
    Nora iritsi nahi duk, paddle-a Aznarrek praktikatzen duen kirola dela azpimarratuz?
    Akaso Juancarrek ere ez ote dik eskiatzen?
    Eta iruditzen zaidak Azpeitia aldean eskiatzeko afizioaz gain, eskiatzeko pista alboan etxeak erosteko ohitura ere badagoela.
    Beharbada amorratuta hago kirola gustatzen ez zaialako eta amorruz begiratzen diek kirola praktikatzen duten guztiei?
    Kontua duk bakoitzak nahi duena, edo askotan ahal duena egiteko aukera izatea. Hiri ez bazaik gustatzen izorratu hadi baina utzi iezaiek besteei gozatzen.Ez bait diat uste, hi baino gutxiago naukenik paddle-an jolasteagatik, edo Aznar baino espainolagoa. Ah! barkaidak, hi ez haiz abertzalea.

    12.  EEII - 2005-10-15 | 12:18
    pabeleko pistie jartzie etzitek gaixki iruitzen, ta hori PNVen oso antiye naizela e.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak