Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 9,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Xabier Gantzarain / Xabier Alday »  Azpeitia digitala

Xabier Gantzarain / Xabier Alday

Izarrek argi ematen badute inork behar dituelako da?

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azpeitia digitala

    Indioak | Xabier Gantzarain / Xabier Alday |  2005/10/3  08:59

    Garai batean, euskaldunok bagenuela Sitting Bull-ekin nolabaiteko odol-loturarik ere pentsatzen nuen; malkartsua den ingurune geografiko batean baztertuta, deitoratua den hizkuntzaren jabe, historia eta iragan eskasekoak, geure kabutara abandonatuak. Izatez eta adimenez batik bat, zabalik nengoen munduarentzat.

     

    Beranduxeago, sasoi barnekoiagoan murgildu nintzen, non eguneroko gauzarik arruntenak, munduaren funtzionamenduaren gakoa azal zezaketen. Horrela, Azpeitia Euskal Herriaren sinboloa zen, eta guztiok geunden artalde berean, nahiz eta maiz elkar ulertu ez.

     

    Gerora, marketinean segmentazioak zer esan nahi zuen ulertu ezinean nenbilela, bazegoela Euskal Herria estimulu berarentzat oso antzekoak diren erantzunak aurkezten dituzten populu homogeneo gisa ulertu eta bizitzen zuenik. Halako diktaduraren aurrean, gaitza zen Azpeitia, Markina, Leitza edo Salamanca bera ere.

     

    Estimulu oro manipulaketa bat da; izan liteke zentzu onean –beste norbaitena baino hobeagoa den zerbait erostera gonbidatu nahi zaituena- edo txarrean – errealitateari edo egiari erantzuten ez dion jokabidea bultzatzea-, eta izan liteke zentzugabekeria naif-a edo adarjotze hutsa.

     

    Eta elkarren artean arrotzak bagara ere, zuri eta niri erantzun antzekoa eragingo digun ezaugarrietan oinarritzen da. Eta estimuluari erantzun beharraren beharraz, jatorriz bidezkoak diren eskariak eta egitasmoak zentzua galtzen dute, instrumentu izatetik helburu izatera iristen dira. Nola bestela uler liteke Durangora inoiz baino titulu gehiago eman eta azken edizioko salmentak hautsi arren, irakurzaletasunak beheraka jarraitzea? Zein zentzu du euskal irakurzaletasunaz hitz egitea ere –haurtxo koittaduak, oraindik noiz arnasa hartu eta noiz bota semaforoen bidez adieraztea beharra digutelako- inguruan ditugunak baino apalago bagina bezala, hizkuntza urrietakoak izatea berekin belauniko bizitzearen zigorra balekar bezala.

     

    Nola bestela uler daitezke Kilometroak? Apurka-apurka euskarak bizi behar duelakotz, euskaldunotaz ez ote garen ahazten ari beldurtzen hasi naiz. Zantzuak begibistakoak dira. Ondorioak, krudelak.

     

    Ez, ez da txantxa zoritxarrez, modu zuzen eta bilduan, erreserbetan mugatuta egotera kondenatuak gara; aurrean duguna lauso da, atzera ezin dugu begiratu ere egin, amildu nahi ez badugu: Azpeitia digitala da, irreala guztiz, fantasia eroa. Geure kabutara egin behar dugu, teatru honetako marionetak mugitzen dituztenak, ez dira kanpotarrak, gutarrak baino. Inoiz aske izanaren oroimena geratzen zaigu, iritzi propio bat edo besteren ametsa, barre baino gehiago negar egin izana. Porrotaren usaina ezagutzeak ez dakar amore ematea edo joku-arauak eraldatzeko saiakerarik; jokuari zuzen-zuzenean muzin egitea baino, gonbitea luzatuta dago etorri nahi duenarentzat.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    1.  patxi lurra - 2005-10-22 | 14:29
    Ondo etorri Baskistan digitalera! Euskaradunak ez gara hain primitiboak, azken finean.

    Besarkada bat Nafarroako mendebaletik:

    Patxi Lurra (www.goiena.net/blogak/patxi).

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak