Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begien begirada

Begien begirada

(Iñaki Uranga)

Argazki bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Irudi erakusketa edo erakusketa irudikatua

    Basozabal Jauregia | Iñaki Uranga |  2006/12/9  12:00

     

    Azkenean! kostata baina jarri dut nire erakusketa. Arazoak egon dira azken urteetan, izan ere ez genuen erakusketa lekurik Azpeitian baina udalak aldi baterako Basozabal ireki digu erakusketak jartzeko eta ezkertzen da. Botatako izerdiak eman du bere emaitza, gustura gelditu naiz.

     

    Gainera aurrerantzean, aldi baterako bada ere, herriko hainbat taldek diapositiba proiekzioak egin, erakusketak antolatu, hitzaldiak… eta abar luze bat egiteko aukera izango dute.

     

    Aukera polita da Soreasuko kultur zentroa ireki artean, izan ere honen irekiera gauzatzerako urte batzuk luzatuko dira eta Azpeitiko egoerak eskertuko du horrelako iniziatiba gauzatu izana.

     

    Horrela, herriko hainbat taldek ez dute arazorik izango orain arte zituzten bezala kalera begira bere lanak erakusteko.

     

    Eskerrak eman nahi dizkiot Joxerramoni animatu nauelako, Juanjoxeri argazkiekin lagundu didalako eta beste argazki elkarteko guztiei markoak muntatu eta eramaten lagundu didatelako.

     

    Eskerrak udalekoei ere oraingo honetan ausart jokatu dutelako.

     

    Argazkiekin disfrutatzea bakarrik geratzen da beraz...

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: saregu | 2007-06-02 | 02:50

     

    Harrian gora

    Leire Agirre eskalatzailea | Iñaki Uranga |  2006/12/4  12:00

     

    Leire Agirre

    Zuetako gehienok ezagutuko duzue Leire Agirre, kirol munduagatik edo bere jatortasunagatik bestalde. Nik ezagutu nuenean eskalatzen ezagutu nuen, Loiolako paretan, hamabi bat urte izango nituen nik orduan, entrenamendurako ez zegoen rokodromo edo beste paretarik eta...

     

    Egia esan ni ere hantxe ibiltzen nintzen garai artan, baina sekulan ez berak duen trebetasunarekin, gu denbora-pasa joaten ginen, izan ere asko gustatzen zait eskalada baina aitortu behar dut oso gogorra iruditzen zaidala ere.

     

     

    Abildadea

    Beste hitzik ez zait etortzen burura Leire horren erraz paretan edo edozein lekutan gorantz ikusten dudanean.

     

     

    Oreka

    Oreka, malgutasuna eta indarra, horiexek ederki behar dira eskaladarako Leirek agertzen duen bezala.

     

     

    Indarra

    Indarra eta kontzentrazioa, beste bi elementu beharrezkoak.

     

     

    Malgutasuna

    Bere etxeko terrazan.

     

     

    Eskuak

    Leireri bere eskuak erakustea gustatzen ez bazaio ere, esku landuak eta oso gogorrak ditu.

     

     

    Natura eta loreak

    Leire oso natura zalea da eta ederki zaintzen ditu bere etxeko loreak, maitasun handia die bere loreei, kaktusei bereziki.

    Ikus ezazue ze nolako bizitza eta koloreak dituzten bere loreek!

     

     

    Kaktusa

    Bere kaktusetako bat.

     

     

    Kaktusaren loreak

    Kaktusak itxura batean ez dute koloretsuak ematen baina hauek ere loratzen direnean beste kontu bat dira.

     

     

    Kaktusaren loreak

    Hi Juanjoxe! Zer esaten didak argazki honi buruz?

     

     

    Lorategi txikia

    Haurrekoan gelditu nintzen Leirerekin berriro eta zera esan zidan: “Oainguen askoz politto zeudek loriek!”. Ziur pena mereziko zuela baina…

     

     

    www.leireagirre.com

    Leirek azkenaldian bere lan profesionala hobetzearren bere web gune propioa sortu du. Badakizue, gaur egun informazioen teknologiak aurrera doazen honetan, eskalatzaileek ere berrikuntzak sartu beharrean daude, beraien kirol kurrikuluma, agenda, argazkiak eta abar luze bat jarriaz.

     

    Bere web gunean sartzeko gomendioa egiten dizuet naiz eta hainbat gauza oraindik igotzeko omen dauzka.

     

    http://www.leireagirre.com

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Pim pam pum!

    Erbiye | Iñaki Uranga |  2006/11/22  14:46

    Egun hauetan hor dabiltza ehiztariak bueltaka, tiro eta tiro, zerbait harrapatu asmoz eta izango da ehizaren alde eta kontra dagoenik ere.

     

    Nik tiro egin dut, kasu honetan erbiari, baina ez dut hil, irudiarekin gelditu naiz soilik zuek disfrutatu dezazuen. Nork daki, auskalo, beharbada ehiztariren batek hilko du egunen batean…

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Azpeitiarron begien begirada

    Sarrera | Iñaki Uranga |  2006/11/20  17:02

     

    Kaixo Uztarriakideok!

    Hemen nauzue ni ere Uztarria-ko blogean. Gonbidatu didate eta ezin ezetzik esan, orain ahal den heinean zuei argazki esanguratsuak erakustea izango dut helburu.

    Begi bakoitzak ezberdin ikusten du, nolako begiez begiratzen den ere ezberdin ikusten da. Umoretsu gauden egun batean aurrean ikusten duguna askoz alaiagoa eta koloretsuagoa dela iruditzen zaigu. Irekita ez dauden begiek ere ez dute ikusten eta ez naiz fisikoki irekitzeaz hari.

    Horren harira Azpeitiarren begiek ikusten dutena edota ikusten ez dutena agertzen saiatuko naiz.

    Bestalde esan niretzat argazkigintzan begiradak esanahi handia duela, arimaren ispilua baita.

    Begien bitartez ikusten dugu, tresna ezin hobeak dira. Disfrutatu beraz...

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. antton | 2006-11-22 | 10:28

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak