Gaia: xabin
««Itzuli blog osora
Agurra
xabin aranaga agurra | Txetxu Urbieta |
2005/10/3
15:27
Hasteko, eskerrak Uztarriari aukera hau emateagaitik. Gaur
egun kazetari eta iritzi-emale lanak uztartuta doazen arren, gustatuko
litzaidake eguneroko nire lanean albisteak ematera mugatu eta blog honetan
iritzia eman. Neure buruari ez diot ez hesi, ez mugarik jarri nahi baina
dakidanaz hitz egitea gustatzen zaidanez, Urbietaren txokoan herriko kirol
kontuen inguruko kontutxoak aurkituko dituzue.
Alperra izaki, txotxeko filosofia erabaliko dut, alegia
gutxi eta sarri. Eskertuko nuke nik gaia jarri eta zuek bertsoa osatzea.
Garunak nekatzen hasiak direnez, pertsona handi bat agurtu
besterik ez. Xabintxok munduko txapelketa irabazi zuela jakitea izan da udako
albisterik ederrenetakoa. Gizaki arruntok gustuko duguna eginez zoriontsu
izatea posible dela jakitea ez da gutxi.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Aintzane | 2005-10-12 | 11:46