Gaia: kirolak
««Itzuli blog osora
Urteberrion
kirolak | Txetxu Urbieta |
2005/12/28
19:07
Urteberrion guzti-guztioi!!!Baina...Urteberrion...Urte berriak ona izateko nolakoa izan behar du?
Lotura zuzena |
5 erantzun. Azkena:
txabola | 2006-01-04 | 19:04
Eguzki epeletan
kirolak | Txetxu Urbieta |
2005/12/19
20:32
Hasteko besarkada haundi bat Ondarre baserriko lagunei. Txiki-txikitatik ezagutu duzun mutil gazte baten heriotzaren berri ematea batere gozoa izan ez bada ere, indar eta kemen guztia seme jator eta zintzoa galdu duen sendiari.Goian bego Denix Uzin.
......
Gustora jarraitu dut urteko kirolari onenaren inguruan idatzi duzuena.Asteazkenean jakingo dugu gure agintariek zer dioten. Ea "txorixorik" ez dagoen (Hitz-joku bat besterik ez da).
Deigarria egin zitzaidan lagun batek zioena. Itzalean lana egiten dutenak saritu edo goraipatzeko beharra. Gustira jakingo nuke zuen ustez nortzuk diren herri santu honetan ixilean lana egiten dutenak. Ea nortzuk ditugun gogoan.
Nik bat aitatuko dut. Meliton. Orain 25 urte nire entrenatzailea zen eta oraindik ere hor ikusten dut umez ingurutatuta lan eta lan. Gainera haurroi esker euskeraz ere ikasi du. Bejundaizula Meliton jauna...
Lotura zuzena |
8 erantzun. Azkena:
andoni | 2005-12-28 | 22:40
Urteko onena
kirolak | Txetxu Urbieta |
2005/12/12
12:03
2005 xaharra amaitzen ari denarekin batera urteko kirolari onenen izendapenak ere hasi dira. Herriko udalak Santo Tomas egunean banatuko ditu Azpeitiko kirolari onenaren sariak. Udaletxeko lagun lanpetuei lana arintze aldera zuen ustez 2005ean azpeitiarrik onena nor izan den aipatzea gustatuko litzaidake.
Nik sari hori Andoni Aranagari emango nioke. Zergaitik? Valencian eta Asturiasen lortutako bi garaipenegaitik.
Lotura zuzena |
29 erantzun. Azkena:
Imanol | 2005-12-16 | 15:29