Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: kirola,

    ««Itzuli blog osora

    Egurre Kepa

    kirola, pelota | Txetxu Urbieta |  2006/05/1  21:19

    Playa Griseko olatua bailitzan Peņa izeneko olatu erraldoia badator berriro. Mundu osoa lagun zuenak basamortuan barrena Santio bidea bezain luze izan eta egin den zeharkaldia izan du. Baina egunero argitzen duenez Peņaren gaua amaitu da egunsenti eder batekin.

    Larunbatean haundienak ere suntsitu eta txiki uzten dituen Irujoren aurka neurtuko da. Peņak, galdu ala irabazi, kirolari orok bere lanean egin behar duena egin beza. Jokatu eta gozatu. Hortik aurrera etortzen den guztia ongietorria izango da (22 etortzen badira azpikitik jokatzen duten bere lagunak berriro ere aberastuko dira).

    Aupa Kepa...

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Mezak eta futbola

    kirola, futbola, herria | Txetxu Urbieta |  2006/02/6  20:23

    Atzera begira gelditu eta alperrik denbora galtzen duten hoietakoa ez naiz. Garaian garaikoa eta kitto. Baina batzutan nostalgiko jartzen naiz. Esatebaterako atzo. Gure etxean alabatxo txikiaren diktadurapean bizi garenez goizeko hamarretarako neskatoa hartu eta herrian barrena bueltatxa ematera atera behar. Hotz egiten zuen eta ez zen egunik aproposena...baina hura zen hura herriaren piura. Inor ez kaleetan, inor ez taberna zuloetan.

    Akerrak edo ahuntzak mendira jotzen duen bezala nire GPSak Betharram aldera jo ohi du. Neska-mutikoak futbolean arituko zirelakoan, nire usteak ustel...Siberia zirudien, ez futbolik, ez mezarik, ezerrez. Garai batean haurrak elizako hormari ostikoka, eta fededunak Oteiza edo Aiertza sermoia ematen ari zirela, haurren ostikokadaren batek kristalen bat hautsi eta sustoak hartuz. Orain ez bat, ez beste.

    Eta diotenez ez da igande goizeko kontua, asteburutan Azpeitiko kaleetan anima gorririk ereez (ni alma roja). Lehen hobeto bizi ginenaren ustea indartzen hasi ote zaidanaren beldur naiz, hau baita zahartzearen aurreneko arrastoa.

    Lotura zuzena  |  4 erantzun. Azkena: HASIBERRIA | 2006-02-10 | 22:55

     

    Pentsatzen hasita

    kirola, kirol elkarteak | Txetxu Urbieta |  2006/01/16  19:21

    Auzoko blog-etan dabilen zalaparta ikusita, lotsa piska bat eman dit aspaldian ezer ez idatzi izanak. Beraz katarro, muki eta musuzapi eta guzti teklei kolpetxo batzuk ematea erabaki dut.

    Ostiralean Irujo ikusteko aukera izango dugu herrian. Hori ikusitakoan Ilunpeko lagunek gure herrian zenbat lan egiten duten pentsatu dut. Eta hori pentsatu ondoren konturatu naiz azken 20 urteetan, lehen Betarretan eta orain Frontoi txikiyen, ia betiko lagun berberak daudela. Eta pentsatzen segita, konturatu naiz herriko ia kirol elkarte guztietan azken 20 urteetan aurpegi ber-berak daudela. Eta nire garunek gaurkoz gehiago pentsatzeko indarrik ez dutenez, zuek hontaz zer pentsatzen duzuen jakin nahiko nuke. Hori bai, ez gehiegi pentsatu...osasunarentzat kaltegarria da.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: Eskerrak | 2006-01-20 | 21:17

     

    Aupa Mikel

    Futbolea, kirola, reala | Txetxu Urbieta |  2005/12/5  11:51

    Nire aitaren astelehen goizeko umorea Realaren igandeko emaitzaren araberakoa denez, Luix gaur ere haserre zegoen. ONG baten pare atzo beste bi puntu oparitu.

    Luixen semearen umorea ez da bere taldearen emaitzaren araberakoa izaten. Baina gaur atzo oheratu zen bezala jaiki da, triste eta kopetilun. Mikel Aranbururi atzo egin ziotenak ez du hitzik. Belauna guztiz txikitu diote eta akabo urtea Mikelentzat.

    Ume-umetatik ezagutzen dut eta ez daukat saltzeko, nire kuttuna da. Aupa Mikel eta sendatu azkar. Hire magiaren beharra diagu

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: mila | 2005-12-08 | 11:57

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak