Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: kirola

    ««Itzuli blog osora

    Hauteskundeak

    kirola | Txetxu Urbieta |  2006/10/20  19:18

    Maiatzeko udal hauteskundeak badatoz eta hasi da zalaparta, hasi da mugimendua. Botua eman aurretik ea posible zaigun alderdien programetan eragina izatea. Esatebaterako zuen ustez kirol mailan instalazio edo azpiegitura mailan gure herriak ze gabezia ditu.

    Instalazio aldetik iruditzen zait dauzkagunak zaharkituta daudela eta unean uneko partxeak ez direla nahiko. Epe motzera hori konpontzea ez da erraza izango baina epe ertainera zerbait pentsa eta egin beharko litzateke. Zuen iritzi gustora jasoko nuke.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Suerte Larra

    Reala, kirola | Txetxu Urbieta |  2006/06/5  11:58

    Realak ostegun arratsaldean baieztatu zuen albistea. Juan Antonio Larraņaga izango da harrobiko taldeen ardura izango duen gizona...eta ni oso gustora. Realzale bezala fitxaketa ona egin dugulako eta lagun bezala onena opa diodalako.

    Azken urte hauetan lankide izateaz gain Larra lagun bat izan da niretzat. Serioa, apala, langilea eta goitik-beherako profesionala. Odol kontuak modan dauden honetan ea Larra Izarraitzpeko odola eta kasta Realeko jokalariei eransteko gai den.

    Suerte Larra

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Iņigo | 2006-06-10 | 13:23

     

    Tximeletak

    kirola | Txetxu Urbieta |  2006/04/24  21:19

    Aste Santuak amaituta, gurutzebideak akabo. Iraurgik mailari eutsi dio eta Xubiren urdaileko tximeletek beste norabait ihes egin dute.

     Madrigalen esker oneko izanez emandako oparia jaso eta lepoa estutzen zigun korapiloa erabat lasatu. Onena gure Mikel

    Londresko maratoia ere pasa da eta lasai. Markak ontzeko daude baina Diegorenak luzaro irauten badu askoz hobe.

    Eta orain frontoi txikiko pelotariak egiten digunaren zai egon behar. Gipuzkoa erdiak bere egin nahi duen Peņaren tripakominak pasa ziren eta mutila pelotan jokatuz zoriontsu. Aupa Kepa, aupa Peņa.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Iraurgik mailari eutsi? | 2006-04-25 | 22:02

     

    Aurrena beti aurrena

    kirola | Txetxu Urbieta |  2006/04/10  18:21

    Lora, txalo eta muxuak aurrenarentzat izan dira. Alegia, helmugako arrastotik aurrena pasatzen denak jasotzen dituela laudorio eta gorespen guztiak. Irabazlea bat eta bakarra. Hori da gaur egungo dotriņa.

    Andoni Aranaga ere aurrena izan zen igandean Paris-Roubaix proba mitikoan. Alegia proba ezagun hau amaitzen duen aurreneko azpeitiarra (urrestildarra). Ez da gutxi ez? Hurrengoa ez da aurrena izango, bigarrena baizik.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. aupa Andoni Aranaga | 2006-04-19 | 12:51

     

    Hirurak bat

    Futbola, kirola | Txetxu Urbieta |  2006/03/6  18:31

    Autonomia Erkidegoan behin gertatuko eta okerrerako. Behin denok bat etorriko eta denon kalterako. Autonomia Erkidegoko euskaldunei zer bururatuko eta lehen mailan talderik ez izatea bururatu ez zaie ba. Broma dirudi baina benetako egia da. Alavesek, Athletikek eta Realak, hirurek, bigarren maialara jeitsi nahi dute Eibarrekin bat egiteko eta honek, beldurtuta, bigarren B mailarako bidea hartu nahi du.

    Aurreko guzti hau Athletik eta Bilboren jarraitzaile azpeitiarren minarekin bat egiteko. Xapi, Poto, Haritz, Azpeitia etabarrei animo. Honetan ere denok bidelagun.

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Ea egille dan behingoz! | 2006-03-07 | 14:36

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak