Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kirolak

    ««Itzuli blog osora

    Quebrantahuesos

    Kirolak | Txetxu Urbieta |  2006/06/12  20:07

    Asteko gaia da. Gure ingurukoen artean beste konturik ez dago. Ez mundialik, ez Irakik, ez estatutik, ez pake-mahairik, ez...larunbatean korrituko den Quebrantahuesos proba, besterik ez.

    Interneten proba honek duen web orrian sartu, parte hartzaileen zerrenda begiratzen hasi eta jakin banekien arren, beldurduta gelditu naiz. Azpeitia, Azpeitia, Azpeitia, Azpeitia...etengabe gure herriko seme-alabak... Azpeitian hainbeste bizikleta zegoenik ere!!! Udalak karrerako bizikletei zergatxoren bat jartzen badie munduko bidegorririk ederrena egiteko adina diru izango du.

    Jendeak kirolarekiko duen filosofia gero eta gutxiago ulertzen dudan arren, suerte Quebrantan izango zareten guztioi.

    P.D: Agian lagunen batek pentsatzen dudana eta egiten dudana bat ez datozela esango didan arren, larunbateko gure saioan tarte zabala izango du proba honek.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: 5.ai | 2006-06-19 | 11:59

     

    Harrituta

    Kirolak | Txetxu Urbieta |  2006/03/22  18:56

    Harrituta nago Iraurgik egin duen azken fitxaketak sortu duen zalapartarekin. Harrituta nago bitxia dena hil ala biziko kontu bihurtzeko dugun gaitasunarekin. Harrituta besteek gu diferente ikusten gaituztela azpimarratu behar horrekin. Otamendik aipatzen duen nano-nazionalismoaren azpian hiper-narzisimoa ala autoestima-eskasia?

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Asteburu emankorra

    Kirolak | Txetxu Urbieta |  2006/03/13  17:29

    Dagoenean bonbon eta ez dagoenean hor konpon. Iraurgiko mutilen denboraldi hasera aparta txalotu bagenbuen emaitza bolada txarra duten sasoi honetan animoak bidali behar behar metrobiko gure herritarrei.

    Hamaikakotik desagertu ziren eta gure Reala malda behera. Bat berriro ere haserako hamaikakora itzuli da eta gure Realak aspaldiko partez irabazi.

    Zulaika misterraren mutilek bi garaipen kateatu dituzte. Aspaldiko partez etxean irabazi ondoren atzo berriro ere nagusi. Aitorrekin ezin ito ala itotzea ezinezko.

    Karreristak denboraldiko aurreneko pedalkadak ematen ari dira. Gure biak, sasoiko, telebista irudietan ikusi ditugu borrokan. Asko dakien batek gaur esan dit aurreneko garaipena laister dugula.

    Gabirian rallysprinta. Labaka sailkapenean onengandik urrun baina espektakulua edo ikuskizuna ematerakoan onena. Ikasberri badator, Iņaki Txikiye ordurako bai?

    Egia esan, asteburua ez da txarra.

    P.D. Julian Toalleri besarkada haundi bat. Munduan egoskorrik bada bat hi haiz. Baietz Aranburu baino lehenago osatu.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Apostuak

    Kirolak | Txetxu Urbieta |  2005/11/18  17:32

    Segalariena izan da azkena. Alabier eta Patataren artekoa ere haundia izan zen. Urrestildarrek Beizaman aldapan behera kilometro bat hiru minutu azpitik egin baietz ala ez egin zutenetik ez da denbora asko pasa. Jokoa ez da errenta izango baina apostuek beti dute xarma. Are gehiago herriko gazte eta ezagunen artean egiten badira. Ohoreak diruak baino gehiago balio du.

    Gure herrian era guztietako apostuak egin dira. Eskertuko nizueke zuek dakizkizuenak hemen jarriko bazenituzte. Seguru asko eta asko kuriosoak direla eta denok parre (sanoa) egiteko aukera izango dugula. Bota bertsoa!!!

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Tira eta tira

    Kirolak | Txetxu Urbieta |  2005/11/3  18:04

    Gero eta sarriago begiratzen dut atzera. Adinean aurrera noanaren seinale izan liteke, hala izango da, baina azkarregi bizi gara eta, tarteka bada ere,  bizi horri zukua atera nahi nioke.

    Gaur eguerdian hilero nomina ordaintzen digun irratian lauko soka tira txapelketa asteburuan hasiko dela entzun dudanean Nuarbe etorri zait burura (Euskal Herrira atzerritik titulo gehien ekarri duen taldea). Nuarberen ondoren Urrestila (hemen herria ala auzoa) etorri zait burura; eta Urrestillaren ondoren Landeta. Hirurak soka-tiran tira eta tira arituak. Hirurak Ibai Ederren ur kutsatuez bustiak.

    Landeta izan zen aurrena, Urrestila ondoren...Nuarbek oraindik ere zutik dirau baina damu naiz ez ote dagoen pipiak jota. Eutsi eta tira beldurrikpe...

    ....Nuarbek egin duen guztia eskertzeko pantanoa bakarrik ez, beste zerbait ere mereziko du, ez ?

     

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: Sokatira? | 2005-11-07 | 21:16

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak