Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kirola,

    ««Itzuli blog osora

    Lagun Artea

    Kirola, automobilismoa | Txetxu Urbieta |  2006/04/3  16:33

    Kirol arlo hutsetik aztertuta pasa den larunbat arratsaldean gozatu ederra (Bakero dirudit) hartzeko izan zuten kotxezaleek Bidegoian, Errezil eta Azpeitia lotu zituen proban. Eguraldi aparta eta sua errepidean. Hori dena horrelako probak antolatzen parekorik ez duen lagun kuadrila bati esker, herriko Lagun Artea eskuderiari esker. Joxe Antonio Araneta buru dutela kotxe-karrerak antolatzen artistak dira. Ecleston bera ere kezkatzen hasteko moduan da.

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Iņigo | 2006-04-13 | 23:40

     

    Eta xagua gizon egin zen

    Kirola, automovilismoa | Txetxu Urbieta |  2006/02/20  12:27

    Astelehen goiz ilunari aurre egiteko arimari igurtzi gozo-gozoak ematea bezelakorik ez. Hori nola egiten den? Malkoak eta penak albo batera utzi eta kontu alai eta positiboak hobetsi. Esatebaterako beti gizon eta jator portatzen diren lagunetaz gogoratu. Adibidez nire lagun pilotoetaz.

    Kotxeen mundua ere, besteak bezala, berezia da. Badakit kontu honek herrian eztabaida ugari sortzen duela baina harrigarria da gurean kirol honetarako dagoen zaletasuna ( ez noa ni azterketa soziologiko edo antzekorik egitera).Pasa den larunbatean Mungian Azpeitiko euskalkia zen nagusi. Errepide bazterretan zientoka herritar, heldu eta gazte, denetik. Bakoitzak bere kuttuna. Eta kuttun bat denena. Joxe Labaka alegia. Bere pekatu txikiekin doaiz josita dagoen goitik beherako gizona.

    PD: Joxemai Takolok okerreko bidetik ematen ez badu behintzat.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Mendiak zuri

    Kirola, mendia, gazteak | Txetxu Urbieta |  2006/02/13  18:33

    Bizi garen gizarte honetan komunikabideetan agertzen ez dena ez da albiste. Eta albiste ez bazara ez zara inor. Morrontza mediatikoari ihes eginda eroso sentitzen denik ere bada. Gustatzen zaiena egin eta inori azalpenik eman behar ez izateak aske egiten ditu. Hoietako bat da gure Ibon Azkune. Urteak daramatza ixil-ixilik lanean, gustoko duen horretan egunero hobetzeko asmotan. Sisha Pagma igo zuenean lata eman genion baina orain, beti bezala, hor dabil, hara eta hona, gauza polittak eginez.

    Takolo, Bereziartua, Iriarte, Benantxio (bizi al haiz?) eta konpaņiak irekitako arrastoak badu segiziorik. Baina arrastoa jarraituz urrats berriak emateko indartsu datozenek ere denon babesa beharko dute.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: xybor | 2006-02-14 | 19:38

     

    Pistinie gaztetu

    Kirola, instalazioak, Kirol patronatoa | Txetxu Urbieta |  2006/01/9  20:49

    Kirol patronatoko lagunek urtarrileko aldapa arindu asmoz, urteoroko kuota pasa dute. Gure herrian gero eta gehiago gara, neurri batean ala bestean, kirola egiten dugunak. Gehienok pistinan elkartzen gara. Eta damu naiz pistina ez ote den zaharkitua eta "txikitxua" gelditzen ari.

    Gustora jakingo nuke zuen ustez herriko kirol instalazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko zer egin litekeen. Zuek bota proposamenak (nik pasieran jarraituko dut...).

    Lotura zuzena  |  9 erantzun. Azkena: joxe | 2006-01-24 | 20:01

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak