Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Kirola

    ««Itzuli blog osora

    Ze zurrumurru?

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/09/8  19:01

    Metropolia utzi eta Zarautzko kolonian pasa dut uda. Berriro ere metropolira itzultzeko unea iritsi da eta piszinara joan eta jokoz kanpo egoterik nahi ez dudanez (eta lan egiteko gogo gutxi dudanez) eskertuko nizueke kirol kontuetan herrian zer den albiste, edo ze zurrmurru daude.

    Lotura zuzena  |  10 erantzun. Azkena: xabier | 2006-09-18 | 12:56

     

    Quebranta...

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/06/19  11:35

    Astelehena da, sargore egiten du eta ez da komeni garunak gehiegi behartzeko. Beraz pasa den larunbatean Quebrantahuesos proban parte hartu eta giharrak nekatuta dauzkazuenoi, eskertuko nizueke hango kontu txiki eta zuen bizipen haundiak kontatzea.

    Lotura zuzena  |  6 erantzun. Azkena: bitxikeri bat. | 2006-06-29 | 09:57

     

    Asko ala ikaragarri

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/05/29  17:31

    Maiatzeko azken astelehenean ohi bezala nahiko alper jaiki naiz. Beraz ordenagailu aurrean jarri eta ez daukat teklei zanpatu haundiegia emateko asmorik. Lana zeuei aginduko dizuet: Batzuk esan didate atzo Xoxoten jende asko izan zela, beste batzuk berriz hainbeste jende ez zela izan. Hori bai, giroa aparta.

    Asko ala izugarri, zenbat izan ote zinaten...

     

    Lotura zuzena  |  Erantzun bat. Tamainan | 2006-05-30 | 08:49

     

    Noraino?

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/05/22  19:21

    Igerilekura hurbiltzeak beldurra ematen dit. Ez harritu laister sarreran honako oharra irakurtzea: "Ironmana edo mendi maratoia prestatzen ari direnetzat bakarrik". Bizikleta estatikoan orduerditxoa egin ondoren igerilekuan beratu eder bat hartzen baduzu Inak kargu hartuko dizu.

    Txantxa dirudi baina egitik gero eta gertuago dago. Neurria galdu eta neurrigabekeriaren olatuan goaz. Kirola bai baina a lo grande, izerdia bota eta ondo sentitzeak ez du gaur balio.

    Ez goaz bide onetik…

    Lotura zuzena  |  12 erantzun. Azkena: Gaur egungo kirola | 2006-06-05 | 11:08

     

    Bejundaikela Peña

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/05/8  11:29

    Aspaldian telebistari begira hartu dudan gozaturik haundiena hartu nuen pasa den larunbatean. Bi pelotari haundi eta bene-benetako partidua. Gureak galdu egin zuen baina irabazi balu bezala. Hura zen hura jo beharra, hura zen hura partidua. Galdu arren, Peña berriro ere puntaren puntan. Larunbateko joarekin ez du aurkari gehiegi izango. Galdu arren Peña kantxan gozatzen eta kantxatik kanpo irrifartsu.

    Peñak berriro ere lagun faltarik ez du. Gailurrean da berriro ere eta denak bere inguruan ditu. Badaki basamortuan barrena egin duen zeharkaldia luzea eta gogorra izan dela.Ikasi beharrekoa ikasi badu gailurrean luzaro iraungo. Ona dela erakutsi digu, orain inteligentea dela erakutsi behar du.

    Gozo-gozo, Kepa segi gozatzen.

    Lotura zuzena  |  Erantzun

     

    Albiste zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak