Gaia: Futbola,
««Itzuli blog osora
Hirurak bat
Futbola, kirola | Txetxu Urbieta |
2006/03/6
18:31
Autonomia Erkidegoan behin gertatuko eta okerrerako. Behin denok bat etorriko eta denon kalterako. Autonomia Erkidegoko euskaldunei zer bururatuko eta lehen mailan talderik ez izatea bururatu ez zaie ba. Broma dirudi baina benetako egia da. Alavesek, Athletikek eta Realak, hirurek, bigarren maialara jeitsi nahi dute Eibarrekin bat egiteko eta honek, beldurtuta, bigarren B mailarako bidea hartu nahi du.
Aurreko guzti hau Athletik eta Bilboren jarraitzaile azpeitiarren minarekin bat egiteko. Xapi, Poto, Haritz, Azpeitia etabarrei animo. Honetan ere denok bidelagun.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Ea egille dan behingoz! | 2006-03-07 | 14:36
Astelehen goizeko mutur beltza
Futbola, sentimeduak, itxaropena | Txetxu Urbieta |
2005/11/28
11:52
Nire aita Luixen astelehen goizetako umorea Realak lortutako emaitzaren araberakoa da. Pentsatuko duzuen bezala Luixek gaur mutur beltza du. Zainetan odol txuri-urdina darama eta oso sentibera da. Garaipenak neurrian gozatzen ditu baina porrotek sekulako mina eragiten diote. Eta atzokoa porrota izan zen. Zurien aurkari amorratua den Luixek ezin du ulertu nola demontre minutu terdian bi eta huts irabaztetik binako berdinketara pasatu liteken. Bere mutilek atzo huts egin zioten.
Astelehenak astearteari txanda ematearekin batera gizona bere onera etortzen hasiko da. Sailkapeneari begiratuko dio, Reala hamargarren eta zurigorriak azken. Oraindik ere beste semeari adarratza jotzeko moduan da.
...Eta bere Real kuttunak kale egiten dionean Luixek hor izango du bere Aimar Olaizola maitea. Goizuetako txiki bihurriak ez dio sekula ez hutsik eta ez kalerik egiten.
Kaleko hotza baino hotzago eta uniformeago den gizarte honetan zainetan odola dutenek itxaropena ematen didate. Futbola bezalako gauza txoroekin bada ere, gizakiak oraindik ere sentitu egiten du. Ez da gutxi...
Lotura zuzena |
3 erantzun. Azkena:
Jendie la ostia da... | 2005-11-30 | 11:53