Gaia: Futbola
««Itzuli blog osora
Tenporek txarra iragarri dute
Futbola | Txetxu Urbieta |
2006/09/25
16:40
Pello Zabala lagunaren beharrik ez dut izan zalantza guztiak
argitzeko. Tenporek Anoetarako giro txarra iragarri dute. Tenporena
gezurra bada hobe.
Hotza naizela diote, pragmatikoa. Bakero hitz eta pitz, esan eta
jardun, baina gero zelaian ezebez. Zelaian zerbait egiten dutenean hasi
bedi goizuetarra oraingoz saldu ezina dena saldu nahian.
Hotza naiz baina nik ere badut nire bihotztxoa. Eta futbola niretzat
sentimendua denez, bihotz horretan Realak badu bere lekutxoa.
Horregaitik min egiten dit partidua hasi aurretik gure jokalariak
txistukatzea. Neuri buruari harrika aritzeak ez du zentzurik.
Modak moda dira eta moda izaten jarraituko dute. Reala Anoetara joan
zenean, "lo chic" Realeko bazkide egitea zen. Orain kapitalean "lo
chic" zezen plazara saskibaloia ikustera joatea omen da. Inor ez dago
soberan baina Anoetan ez dira faltan botako.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
BAZKIDEA | 2006-09-25 | 21:42
Zorionak Mikel
Futbola | Txetxu Urbieta |
2006/03/2
12:25
Gure bihotzak penatzen dituen gure Real aluak tarteka albiste on bat edo beste ematen digu. Punturik ezean, kontratu berritzeekin gozatu behar gure penak. Mikel Labakak gutxienez 2009 urterarte Realean jarraituko duela jakin genuen mozorro festen azken egunean. Zorionak Mikel!!!
Eta zorionak Mikel hire portaerarengantik. Urte oso bat igandeoro-igandeoro jokatzen aritu ondoren aspaldian oso gutxi jokatzen ari haiz. Hitz txar bakar bat ere ez, jokatzen ari direni laguntza eta babesa. Hik ez ek Florentinoren proiekturako balio...
PD: Eta zorrez josita gaudenez, eta Florentino langabezian dagoenez, zergaitik ez gerente kargua eskeini Pitinaren gizonari ?
Lotura zuzena |
Erantzun
Anoetako seme-kuttun
Futbola | Txetxu Urbieta |
2005/10/3
18:32
Anoetak gehien maite duen jokalaria. Etxekoa, ona eta zintzoa. Izar
izateko jaio eta, apal-apal, besteek adina lan eginez bizi. Asko egin
du eta urrutira iritsi da baina oraindik ere gehiago eskatzen diogu.
Agur esaten duenean jokalari handi baten arrastoa utzita joan behar du.
Aurreneko aldiz, Betharramdarren patioan ikusi nuen. Sei urte zituen
eta Margarito zuen entrenatzaile. Txundituta utzi ninduen. Mukizu hark
bera baino hiru urte zaharrago zirenei parre egiten zien. Neure
eskuetatik ere pasa zen eta ez nuen izorratu (ez da gutxi). Jirafarekin
Zarautzen denak harri eta zur utzi eta Realak fitxatu zuen.
Lehen mailan 200 partidu jokatu ditu, denek ezagutzen dute eta denek
ona edo oso ona dela diote. Baina aditu gehienek ere badiote hotza
dela, genioa eta kasta falta zaizkiola. Erraz izkutatzen dela.
Liga haserako partiduak ikusita, etxekoa, ona eta zintzoa izateaz
gain, uste dut, gure Mikelek behar zuen heldutasun punttua hartu duela.
Gurditik tiratzeko ardura hartu duelakoan nago. Anoetak maite du.
Arrastoa utziko du.
Lotura zuzena |
2 erantzun. Azkena:
Real zale bat | 2005-10-04 | 18:46