Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Tenporek txarra iragarri dute

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Tenporek txarra iragarri dute

    Futbola | Txetxu Urbieta |  2006/09/25  16:40

    Pello Zabala lagunaren beharrik ez dut izan zalantza guztiak argitzeko. Tenporek Anoetarako giro txarra iragarri dute. Tenporena gezurra bada hobe.

    Hotza naizela diote, pragmatikoa. Bakero hitz eta pitz, esan eta jardun, baina gero zelaian ezebez. Zelaian zerbait egiten dutenean hasi bedi goizuetarra oraingoz saldu ezina dena saldu nahian.

    Hotza naiz baina nik ere badut nire bihotztxoa. Eta futbola niretzat sentimendua denez, bihotz horretan Realak badu bere lekutxoa. Horregaitik min egiten dit partidua hasi aurretik gure jokalariak txistukatzea. Neuri buruari harrika aritzeak ez du zentzurik.

    Modak moda dira eta moda izaten jarraituko dute. Reala Anoetara joan zenean, "lo chic" Realeko bazkide egitea zen. Orain kapitalean "lo chic" zezen plazara saskibaloia ikustera joatea omen da. Inor ez dago soberan baina Anoetan ez dira faltan botako.

     

     

    1.  BAZKIDEA - 2006-09-25 | 21:42

    Ados Txetxu, niri ere etzitek buruen sartzen partidue hasi aurretik jokalariyei txistue jotzie, baņo hori betikue dek. Ez al haiz akordatzen Larraņagai aurrena Atotxan eta ondoren Anoetan jendiek txistue jotze ziyola?. Bost urte zamazkitxiau, Anoetan sufritzen,urte baten txapelketie lortzeko,baino beste guztiyetan oso gaizki pasa diau mailiei eusteko, eta Anoeta jutegean gero eta jende gutxiyo hori,nazkaute zeok ikusten ai geana ikusten.Holako egoeratan jendiek beti bakarren bat hartzen dik kulpable bezela,Clemente, Astiazaran eta jokalari bezela Lopez Rekarte.Hau emaitzek lortute al datzek.

    Eta Saskibloiei buruz, poz hartzen diat probintziyen maila oneneko saskibaloie ikusiko degulako eta ni igande baten Anoeta jungo nauk Reala animatzea eta hurrengo igandien Ilunbea jungo nauk Bruesa animatzea.

    AUPA BIYEK



     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak