Ehun metrotik gora
lasterketa, mendi maratoia | Txetxu Urbieta |
2006/09/15
17:13
Gaur ere Erdi-Kaleko konturik ez. Gaur Enparan kaleko bat eta Juan
XXIIIko beste bat. Xabin Aranaga ixil-ixilik eta bixi-bixi Bezanan,
Kantabrian Irailaren 30ean korrituko den 100 kilometroko proba
prestatzen ari da.
Jose Luis Albizuri azkoitiar gutartuak berriz, Abuztu amaieran Mont
Blanceko mendi maratoi erraldoia egin zuen. 158 kilometro 24 ordutan,
helmugan 13garren postua lortuz.
A ze bakalau parea…
|
1. Igor - 2006-09-18 | 08:56
Mont Blanceko itzulian han izan nintzen, kasualitatez, eta helmugan 24 bat ordutan lasterketa osatu zuen euskaldunaren iritsiera ikustea tokatu zitzaidan. Helmugara iritsi zenean espainiarra zela esan zuten megafoniatik, eta berak, mikroa hartuta, Euskal Herritarra zela esan. Ez dakit Jose Luis izan zen, ziurrenik bai, baina hango ikusleen artean argi geratu zen gure herriaren izaera zein den. Zorionak eta bejondeiala!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|