Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Quebranta...

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Quebranta...

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/06/19  11:35

    Astelehena da, sargore egiten du eta ez da komeni garunak gehiegi behartzeko. Beraz pasa den larunbatean Quebrantahuesos proban parte hartu eta giharrak nekatuta dauzkazuenoi, eskertuko nizueke hango kontu txiki eta zuen bizipen haundiak kontatzea.

     

     

    1.  ikusle bat - 2006-06-19 | 16:53
    Giro ezin hobea nabari zen bazter guztietan. Ikusleok eguzki apur bat gehiago eskertuko genukeen arren, partehartzaileek zioten eguraldi ezin hobea egin zuela probarako. Euskara zen inguruan gehien entzuten zen hizkuntza, Azpeitiarrak ere asko ginen.
    Ni neu, lehenengo aldiz proban parte hartu zuen lagun baten esaldiarekin geratzen naiz: "zoraute eon ber dik hemen ertetzeko!"
    Zorionak denoi.

    2.  Txetxu ikusi ikusi - 2006-06-19 | 16:57
    O Txetxu ikusi, uztarrian Quebrantan parte artu deben erriko xiklixtan zerrendie jarri debe.

    3.  Zoraute zeok jendie - 2006-06-19 | 18:46
    Antidoping-ne ein bazeben, azkenetan klasifika dienak aurrenetan gerako zien, bajina bat deskalifikako zituben. Batzuk ondo pasatzea juteie, bestiek ondo entrenau ta geo denbora ona eitea, ta beste mordo bat flipau ta zoraberrien markak puskatzea (tranpa einda). Zeatik ezta doping kontrolik eiten?? Meritue daukebe ezer hartu gabe ibiltzeyenak. Oyek bai!!!

    4.  Zaborra. - 2006-06-20 | 10:03
    Ni ez nintzen froga ikustera joan baina larunbat arratsaldean inguru haietatik pasa behar izan nuen.Txirrindulari eta ikusleei bost ziurrenez, baina ni behintzat lotsatu egin nintzen bide bazterretako zabor pila ikusita.Ez dut pentsatu ere egin nahi zenbat peridiko paper eta glukosa plastikotxo joan ziren ibaian behera: 7000x2(gutxienez)...tristea benetan.

    5.  Partehartzaile bat - 2006-06-20 | 11:58
    Egiye esan, kondizio ezin hobiek izen hituan bizikletan ibiltzeko. Zoraute gauden edo ez etzekiat, baino bizikletie gustatzen zaigunontzat disfrutatzeko egun bat dala bai. Ibilbidie zoragarriye dek, eta toki askotan -Portalet gaine esateko- iye pedalai eman gabe igotzen haiz jendien animuei esker; kriston sentzaziyue dek. Doping-ari buruzko komentayuek berriz etzixtek juxtuek iruitzen. Igual puntte-puntten ibiltzeko zerbait hartu behharra zegok, baino 7-8 orduren bueltan ibiltzeko pare bat milla Km egitea nahikoa dek kondizio fisiko onean dagon pertsona batentzat. Zergaitik ziklixtak beti doping-aren susmopien zaudek eta ez Behobiako partaidiek, maratoilariyek edo mendi maratoilariyek? Nik, egiye esan, dopatzie pentsau izen banu ez nikek jakingo nundik hasi ere...Plazako botikea jun, jendie dagon bitartien karameluei beire jardun eta bakarrik geratzen haizenien pare bat odo poltsa eskatu edo ze?

    6.  bitxikeri bat. - 2006-06-29 | 09:57
    Uztarriako atal desberdinetan irakurritako iritzi desberdinek kontutan hartuta emateik Sabiņanigoko proban denak dopauta irtetzen debela eta zorauta daudela.
    Nik nere esperentziya kontauko diat: lehenengo aldiz egin diat eta 2000km baino gutxiyo eginda jun nauk eta egun oso polit bat pasau naian. Seguru natxiok dopauta irten eta zorauta gaudela esaten duen jendiek ez dula proba hau ezagutzen eta inoiz ez dala han egon.
    Galdera bat: zergaitik bizikletan hainbeste ordu pasatzen dituena zorauta dao eta mendiyen oinez ibiltzen dana ez? eo denak daude zorauta.
    Bitxikeri bat: somport gainea iritxitakuen proban parte hartzen ari zan gizon bat negar betien ikusi eta galdetu niyon zer pasatzen zikon, ea erori egin altzan. Bere erantzune, ezetz lasai egoteko emooziyue zala.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak