Quebrantahuesos
Kirolak | Txetxu Urbieta |
2006/06/12
20:07
Asteko gaia da. Gure ingurukoen artean beste konturik ez dago. Ez mundialik, ez Irakik, ez estatutik, ez pake-mahairik, ez...larunbatean korrituko den Quebrantahuesos proba, besterik ez.
Interneten proba honek duen web orrian sartu, parte hartzaileen zerrenda begiratzen hasi eta jakin banekien arren, beldurduta gelditu naiz. Azpeitia, Azpeitia, Azpeitia, Azpeitia...etengabe gure herriko seme-alabak... Azpeitian hainbeste bizikleta zegoenik ere!!! Udalak karrerako bizikletei zergatxoren bat jartzen badie munduko bidegorririk ederrena egiteko adina diru izango du.
Jendeak kirolarekiko duen filosofia gero eta gutxiago ulertzen dudan arren, suerte Quebrantan izango zareten guztioi.
P.D: Agian lagunen batek pentsatzen dudana eta egiten dudana bat ez datozela esango didan arren, larunbateko gure saioan tarte zabala izango du proba honek.
|
1. lasaye - 2006-06-12 | 20:32
Ez pentsau hor ertatzen deun danak igualak geanik eh!
batzuk sapatu ear bat pasatzea jutegaituk, bueltie lasai ein, disfrutau ta han eotean saltsa ta giro hare ikustea; bizikleta harrigarriyek, parajiek eh bai...
Hi ta udaletxiei eziyok ideaik eman faborez, len bidegorrirako nahiko diru eukikoik, ta guri kobratzeiguna, badakik noa jungoan, ez? al poltxiko sin fondo.
2. Egia da - 2006-06-13 | 15:30
Egia da. Nik ere kirola egiteko modu hau gero eta gutxiago ulertzen dut. Garai batean, Behobia-Donostia korritzea egundokoa zen. Gaur egun, kaka zaharra, kirol ikuspegitik ez zara ezer Xoxotera jaiero joaten bazara, korrika pixka bat egiten baduzu.... Mendiko maratoia, triatloia, triatloia asko ez eta iron man-a, quebrantahuesos.... Pufa. Kirola, neuk, desahogatzeko eta jendearekin bizitza soziala egiteko bide moduan ikusten dut nik, baina ez dakit ba.....
3. arrazoie - 2006-06-13 | 17:36
nere uztez txetxuk arrazoe guztiye dauke asunto ortan .nik apustu eingonuke karrerie ta gero kontrola pasau ta morduek disgustu artuber jakiņen gaiņien.deportie ona da baņo gauza guztiyek bezela tamņan ta atzetik ibiltzen jakinda .UMILDADIEN
4. Urrustildarra! - 2006-06-14 | 18:22
Zapatun krebantahuesos baņo geyo baziok, inportantio ta earro, Urrustilko krosa! 9 km, herrikoie. Honek beste filosofi bat zaukek. Ta bestela galdeu Estitxu Elduaienei!
5. la sexta - 2006-06-19 | 10:22
Ta mundiala zer? lotsagarriye Azpeitin La Sexta ez ikustie... udalitxie aber mugitzena dan, haundikeyekin beti ta fuola ezin ikusi... terzermundista!!!
6. 5.ai - 2006-06-19 | 11:59
La sexta ikusteko bi aukera dauzketzu, eo Euskaltel jartzezu( bere pakete basikuen sartzea) eo dekodifikadore bat jartzezu etxeko antenan eta zure etxien, hor udaletxiek eztauke zerikusik, eozein antenistai kontsultau.Herri danetan hola da.Guk etxien Euskaltelen bitartez ikuste deu
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|