Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Noraino?

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Noraino?

    Kirola | Txetxu Urbieta |  2006/05/22  19:21

    Igerilekura hurbiltzeak beldurra ematen dit. Ez harritu laister sarreran honako oharra irakurtzea: "Ironmana edo mendi maratoia prestatzen ari direnetzat bakarrik". Bizikleta estatikoan orduerditxoa egin ondoren igerilekuan beratu eder bat hartzen baduzu Inak kargu hartuko dizu.

    Txantxa dirudi baina egitik gero eta gertuago dago. Neurria galdu eta neurrigabekeriaren olatuan goaz. Kirola bai baina a lo grande, izerdia bota eta ondo sentitzeak ez du gaur balio.

    Ez goaz bide onetik…

     

     

    1.  Ni - 2006-05-23 | 08:38
    Sabiñanigo ahaztu zak! Oindik jendie haundikeitan itokoek!

    2.  Ni neu - 2006-05-23 | 10:19
    Arrazoi guztiye dakezue. Ointxe etzeok ertetzeik kirol pixket lasai ein da gozatzea ze danak zeoze preparatzen aidituk.

    3.  Alla kuidaus!! - 2006-05-23 | 10:36
    bakoitzek ikusiko dik ze ein ezta? nei bost batek ironman-a eta bestiek aizkorriko maratoie eiten badik.
    Bakoitzek bere gozamena bilaberdik, hola gustoa bazaudek beaientzat hobe, ta kitto.
    Eztiat uste bestioi influitze zigukenik.

    4.  Azpeitiar - 2006-05-23 | 12:38
    Batzuk pentsatzeiabe kirol geyo eiteatik eo geyo bizikoitukela.Hala emateik behintzet!!

    5.  burutik jota - 2006-05-23 | 14:40
    Kirola eitie ona izengoek baino neurriz kanpo eitiere... hori ez al da ya gaixotasun bat? Esan jende horrei astebete kirolik ein gabe eoteko ta depresiyuen sartzeituk...

    6.  XISTO - 2006-05-23 | 16:43
    Nor berak jakin behar du zenbat lezaken bere motorrak eta neurrian ibili.Besteak gehiago lezakela? dijoala azkarrago orduan!Bakoitzak bere modura bizi du kirola ere eta danentzako tago lekua.Lasaaaaiiii!

    7.  Iban - 2006-05-24 | 12:51
    Denentzako dagoela lekua? Ez dakit ba.... Igerilekua behintzat nahiko txiki geratu da. Azpeitian, beste behin, prebisio gutxirekin jokatu da. 25 metro luzeko igerileku estalia egin zen ez dakit noiz, eta handik urte askora kanpoko igerilekua, baina kontua da kanpoko igerileku hori beste modu batekoa egin zitekeela, eta probetxu gehiago atera. Adibidez, Lezon kanpoko igerileku bat badute, baina neurri estandarrak ditu (gure barruko igerilekuaren modukoak, uste dut), eta nahi denean estaili daiteke, erraz-erraz. Azpeitian bateren batzuek aurreikusi behar zuten barruko igerilekua txiki geratzen ari zela, eta behin kanpokoa egiterakoan probetxu handiagoa ateratzeko modukoa egin behar luketela... Hartara, negu partean igerirako bigarren igerilekua edukiko genukeen, eta uda parterako eguzkia hartzeko eta umeek jolas egiteko igerilekua.

    8.  AMATEUR BAT - 2006-05-25 | 15:23
    TXETXU ZURE BLOG GEHIENAK GUSTATU ZAIZKIT BAINA ORAINGO HONETAN ESAN BEHAR DIZUT EZ DUZULA OSO KOERENTE JOKATU, ZU ZEU IZAN BAI ZARA, EUSKADI IRRATIAN HECTOR MENDIAREN LAGUNTZAREKIN, NOLABAIT NEURRIGABEKERI HAUEN BULTZATZAILEA EDO BEHINTZAT OIARTZUNA EMAN DIOZUENA MOTA HAUETAKO FROGEN PRESTAKUNTZA DELA ETA EZ DELA.

    9.  AZAPEITIARRON ARROTASUNA - 2006-05-25 | 16:50

    Beti esan diau azpeitiarrak arruek geala, festak antolatzeakuen, beste ekintza askotan eta kirol amateurrien ere bai. Kontu hartu, Txetxuk idazten duena kirol afizionatuari buruzkue dela. Igerilekuen dabiltzan geyenak, afizionateuk dituk,lanetik irtetzean egiten diate kirola, baina kirola ere arrotasuenien. Sabiñanigo proba bukakoek eta denak jardungo diabe zenbat minututan jaitxi duten bere denborie eta abar..

    Mendiyen pixket ibiltzeana, segituen hasten dek Akonkagua edo Himalaya aldea beire, dena a lo grande ein ber diau.Beste kirol batzuetanberdiñe Eta bukatzeko, kalien entzundako bat,azpeitiko botikak harrituta ementzaudek, jendiek eskatzen dizkioten gauzekin. Pentsatu denak ondozertan gabiltzan. KIROLA BAI, BAINA OSASUNTSUE.



    10.  lagun bat - 2006-05-26 | 12:55
    Zorionak Txetxu ze uste diat oso tema interesantie jarri dekela mahai gainien, behintzat gure kuadrillan eta herriyen ere asko entzuten dituk tema honen inguruen hizketan. Nik erreflexio batzuk bota nahi dizkiat:
    1.- Kirola zein modutan hartu bakoitzaren gain zegok, eta bakoitzak ikusiko dik nola hartu.
    2.- Erronkak jartzie, Sabiñanigo, Getaria-Zarautz, Behobia-Donostia, ondo daola uste diat, motibazio gixa, azken finien kirola sortu zanien ere erronka tartien zaoan, eta beti egongo dek ala gainea.
    3.-Baina hortiken kirola erdaraz esanda, ocio izatetik bicio izatera pasatzen danean malo, edo beste era batera esanda, estressa kentzeko ibili beharrean estressa sortzeko bihurtzen denean malo.
    Bakoitzak ikusi dezala nola egin beti ere kohorente.

    11.  martin - 2006-05-30 | 20:20
    txetxu uste dut iritzi hori kirolari frustatu batena izan laikela besteak horrela ibiltzeko potruak edo denbora edo biak dauzkabela eta ezin dute ikusi utzi jendeari nahi duen besela ibili eta jende hau nik barne zuk bezela daukagu eskubidea piscinan edo estatikan ibiltzeko azkenik farmazia asunto hori ez du merezi aitatzea ANIMO IRON MANA EDO BESTE FROGA BAT PREPARATZEN ARI DANAI


    12.  Gaur egungo kirola - 2006-06-05 | 11:08
    Gaur egungo kirola lehia da, baita amateurrentzat ere. Eta horek estressa eragiten dio zenbaiti, estressa kendu beharrean. Lanetik irten eta hainbeste km egin behar derrigorrez, bestela nahiko entrenatuko ez delako....; asteburua ailegatu, eta goizean bizikletan ez dakit nora, ez dakit nongo frogan parte hartu behar.... Ez dakit, nik aluzinatu egiten dut. Ez dakit zer frogatan atera behar eta hilabete lehenago boda batean juerga egin nahi ez duela dabil gaur egun jendea, parranda bat botatzeko beldurrez, horrek bere entrenamendu fasean izango duen eraginaren beldurrez.... Gaur egun, azpeitiar asko eta asko, profesionalak baino askoz ere gehiago kastigatzen ari dira euren gorputza (profesionalek ez dute beste lanik egiten, sikiera....), eta horrek luzera begira ondorioa izango du euren osasunean. Diot nik. Eta gaur egun piszinako aldageletan 'gaixo' mordoa ikusten da, masailetako hezur denak bistan dituzten kirolari esajeratuki flakoak. Zuek ikusi zertan ari zareten, baina nik kirola ez dut horrela ulertzen. Eta bakoitzak nahi duena egingo du, jakina, baina presio sozialak eramaten ditu 'kirolari' horiek egiten dutena egitera. Konpetizioa, anbizioa, horko marka eta hango erronka....

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak