Tximeletak
kirola | Txetxu Urbieta |
2006/04/24
21:19
Aste Santuak amaituta, gurutzebideak akabo. Iraurgik mailari eutsi dio eta Xubiren urdaileko tximeletek beste norabait ihes egin dute.
Madrigalen esker oneko izanez emandako oparia jaso eta lepoa estutzen zigun korapiloa erabat lasatu. Onena gure Mikel
Londresko maratoia ere pasa da eta lasai. Markak ontzeko daude baina Diegorenak luzaro irauten badu askoz hobe.
Eta orain frontoi txikiko pelotariak egiten digunaren zai egon behar. Gipuzkoa erdiak bere egin nahi duen Peņaren tripakominak pasa ziren eta mutila pelotan jokatuz zoriontsu. Aupa Kepa, aupa Peņa.
|
1. Iraurgik mailari eutsi? - 2006-04-25 | 22:02
Nik dakidala ez behintzat. Hurrengo bi partidak galduta ere jarrai dezake EBA ligan jokatzen, baina hurrengo aurkari duen Salamankari 28 puntu baino gutxiagoz galduz gero bai, orduan seguru. Azken partidak ikusita, badaezpada ere hobe ixilik egotea.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|