Hirurak bat
Futbola, kirola | Txetxu Urbieta |
2006/03/6
18:31
Autonomia Erkidegoan behin gertatuko eta okerrerako. Behin denok bat etorriko eta denon kalterako. Autonomia Erkidegoko euskaldunei zer bururatuko eta lehen mailan talderik ez izatea bururatu ez zaie ba. Broma dirudi baina benetako egia da. Alavesek, Athletikek eta Realak, hirurek, bigarren maialara jeitsi nahi dute Eibarrekin bat egiteko eta honek, beldurtuta, bigarren B mailarako bidea hartu nahi du.
Aurreko guzti hau Athletik eta Bilboren jarraitzaile azpeitiarren minarekin bat egiteko. Xapi, Poto, Haritz, Azpeitia etabarrei animo. Honetan ere denok bidelagun.
|
1. Ea egille dan behingoz! - 2006-03-07 | 14:36
Besteik ez diagu merezi:
-Araba aldekoak egin behar zenean egin ez zutelako orain instituzioei sartzeko eskatzen "Piterman kanpora!!", nola Piterman kanpora? norena da enpresa? nork utzi zion berari erosten? kanpora zuek! ta zerbait egin nahi baduzue hasi proiektu berri bat martxan jartzen duzuen indarraren neurrikoa eta horrekin gozau!
-Bizkaia aldekoak nahi ta ezin, instituzioek diruz ondo gozatu ondoren jokalari super euskaldunak ezin mailari eutsi, gixajoak!...ta segi orain inguruko haur eta gaztetxo ar guztien kirol ilusioak txikitzen (eta baldintzatzen), emeenak Bilbao basqueteko dantzariak izatearekin ondo asetuta bait daude.
-Gipuzkoa aldekoak, zer esan, asko zirela pentsatu ta lau katu geratu. Hauek ere zupa eta zupa aldundi, udal, patronato eta Bushek emango balie hauek hartu. Gipuzkoar guztiona omen da, ba orain dute aukera benetan jakiteko zenbat Gipuzkoarrena den, erosi akzioak lepo!...
Txetxu, ez al zaik deigarriagoa egiten akaba Bera-Bera taldearen egoera eskasa aurreko hiru zurrupatzaile hoienarekin alderatuz? Galdera hau Azpeitiko Bera-Bera taldeko zalearentzat, XANTIIII!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|