Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Mendiak zuri

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Mendiak zuri

    Kirola, mendia, gazteak | Txetxu Urbieta |  2006/02/13  18:33

    Bizi garen gizarte honetan komunikabideetan agertzen ez dena ez da albiste. Eta albiste ez bazara ez zara inor. Morrontza mediatikoari ihes eginda eroso sentitzen denik ere bada. Gustatzen zaiena egin eta inori azalpenik eman behar ez izateak aske egiten ditu. Hoietako bat da gure Ibon Azkune. Urteak daramatza ixil-ixilik lanean, gustoko duen horretan egunero hobetzeko asmotan. Sisha Pagma igo zuenean lata eman genion baina orain, beti bezala, hor dabil, hara eta hona, gauza polittak eginez.

    Takolo, Bereziartua, Iriarte, Benantxio (bizi al haiz?) eta konpaņiak irekitako arrastoak badu segiziorik. Baina arrastoa jarraituz urrats berriak emateko indartsu datozenek ere denon babesa beharko dute.

     

     

    1.  tututx - 2006-02-13 | 19:39
    Aupa Ibontxo!

    Hiretzako Gabarnien etxie erostie eskau behar diau, kartoi gainien lo eitie utzite, udaletxiek eo diputaziyuek zeoze emateko garaiye badek(kuadrillakuek rata batzuk dituk eta) bidien bestela presupuesto dana gastatzen dek eta, segi holaxe urte askuan...

    2.  Maolo - 2006-02-13 | 20:16
    Gure Ibontxoko sekulako meritue zaukek. Kolpe zorrik inbe bizi eta gustatzen zaiona iņ.
    Hiri Txetxu Iparragirre eman bayabe, Ibontxoi Urrezko Pioleta yaaaaaaa.

    3.  ANTIJODUNE - 2006-02-13 | 21:20
    makina bat pailazo bazeok zirkuetan buelta gutxiyo eman eta egunerokue edo materiala berritzeko sikiera sosik lortzeuna,
    nire edos ,beka,gasoile, etxie gavarnien ta zailtasun geyo Ibonentzat

    4.  Lelenai - 2006-02-14 | 09:33
    Hola urte askuen segitzeko? Earra kontue, kolpe zorrik in gabe bizitze baek oin bezelaxe etxekuek arruinau ingoixkik! Hik ze ustek hola bizitzie badaola betirako eo? Hasi hai lanien behingoz ...

    Hi Tutururutx, Ibontxo hau eztek pa izengo Sisha Purna iyo zun beste penomeno hori ez? Bea mutil natuala dek, baino bazazkek kuadrillan traidore pare bat ta horrek usteiat mutile pixket lotuta dakela ...

    Ta udalai, ea bertako jendie laguntzen noiz kristo hastean ... ze azkenengo Takolo bekatan e, bazaudean herriko jendien makina bat proiektu polit ... ta nahiz eta zuzenien beayek ez euki botoik, beste leku askotan bezela eskue pixket sartu ta kanpotarrai lagundu berrien (bestaldetik laguntzak lortzie erreza zun jendiei lagundu ziyoan azkenenguen), ba bertako semiei laguntzeyon!

    Aupa Ibontxo, "El tigre de Santutxo" eo "Juanillo, 20 otxomiles sin oxigeno" ezizenez e, ezaguno ...

    Hi ta Xabi Prietok ze in du?

    5.  xale - 2006-02-14 | 14:04
    Eutsi goyei Ibon!!!
    Ta segi holaxe lanien diskreziyo guztiyekin, kuadrilakuek burrundan jardutebe baino gero ezer ez in ta beste batzuk berriz... lan ta lan ixiliken!


    6.  xybor - 2006-02-14 | 19:38
    Aiiiiiiii Xale, Xale... Lana ixilik eingou baino ez behintzet aste egunien, baino halare ze ost..., bakoitzek nahi dun bezela edo ahal dun bezela bizi da ta ze inporta bestiei.

    Ah Ibon, ez diat esango onena haizela bestela Gasteizko tiparrajo baten moduen igual hasiko haiz, mis "X" otxomilesss esaten taaa.

    Hire kuadrillakuek hori egurre emateiabena tio!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak