Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Txetxu Urbieta »  Mezak eta futbola

Txetxu Urbieta

Kirol kazetariaren bloga

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Mezak eta futbola

    kirola, futbola, herria | Txetxu Urbieta |  2006/02/6  20:23

    Atzera begira gelditu eta alperrik denbora galtzen duten hoietakoa ez naiz. Garaian garaikoa eta kitto. Baina batzutan nostalgiko jartzen naiz. Esatebaterako atzo. Gure etxean alabatxo txikiaren diktadurapean bizi garenez goizeko hamarretarako neskatoa hartu eta herrian barrena bueltatxa ematera atera behar. Hotz egiten zuen eta ez zen egunik aproposena...baina hura zen hura herriaren piura. Inor ez kaleetan, inor ez taberna zuloetan.

    Akerrak edo ahuntzak mendira jotzen duen bezala nire GPSak Betharram aldera jo ohi du. Neska-mutikoak futbolean arituko zirelakoan, nire usteak ustel...Siberia zirudien, ez futbolik, ez mezarik, ezerrez. Garai batean haurrak elizako hormari ostikoka, eta fededunak Oteiza edo Aiertza sermoia ematen ari zirela, haurren ostikokadaren batek kristalen bat hautsi eta sustoak hartuz. Orain ez bat, ez beste.

    Eta diotenez ez da igande goizeko kontua, asteburutan Azpeitiko kaleetan anima gorririk ereez (ni alma roja). Lehen hobeto bizi ginenaren ustea indartzen hasi ote zaidanaren beldur naiz, hau baita zahartzearen aurreneko arrastoa.

     

     

    1.  Lehena - 2006-02-07 | 09:05
    Egunon Txetxu. Arrazoie daukek, zahartzen ari haiz. Lehen igande goizetan erretiratu egiten hitzean eta oain esnatu, eta leno ere igande goizetan jende gutxi kalien eta oain ere bai. Atzo esan tziteaben han izan zienak, landetako diskoteka berri hori goizeko ordu txikiyetan a tope zeola, harea jun berkok jendiekin topo egiteko, txikiye etxien utzita klaro.
    Galdera bat? Betarramistetan eta Berdelarin jokatzen zien partidu asko, denak ez badira ere, orain ez al dira futbol zelai berrian jokatzen ? Nik larunbat goizien eskolarteko nesken partiduak ikusten egon nituan futbol zelai berriyen, eta hauek leno Berdelarin jolasten hituan.

    2.  AURRENAI - 2006-02-07 | 20:02

    Larunbatetako partidak toki hauetan jolasteituk:

    Benjamin mutilek (8-9 urte) Betharram eta Ikasberrin

    Benjamin neskak, Berdelarin

    Alebin neskak (10 - 11 urte) Jesuitinetan

    Alebin mutilek eta infantil neska eta mutilek( 12- 13 urte) Garmendipe berriyen.

    Hau da entretenimentue larunbat goizetako...



    3.  GORKA-ZORIONAK HIRU EEREGE MAHAIA(GA)TIK - 2006-02-10 | 09:18
    EDERRA DEK,
    EDERRA DEK PIRINEOTAN ASTEBURUE PASAU,GAILURRA EIN (HIRU ERREGE MHAIA),
    ETA ZEIN KIROL EMAITZA EON DIEN JAKITEKO GOGOZ,
    BIDAIA EGIN BEHAR HORRETAN ,IRRATSAIO ON BAT ENTZUTIE
    BILBOK GALDU ,ERREALA EZINEAN BAINO ONDO EH! (LARRAŅAGA),ASIER LEGARDA,IŅAKI TXIKIYE,JOSU BEREZIARTUA ,IŅAKI ELORZA...
    AZPEITIKO IRRATIYE EMATEIK!
    ZORIONAK SARIYEATIK!

    4.  HASIBERRIA - 2006-02-10 | 22:55
    HIK ARTU DEK ZAHARTUE TXETXU

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak